uztaileko eta abuztuko asteburuetan

Bermeoko 17 tabernak "Game of Pintxos" ekimena abiarazi dute

Bizkaiko herria "zazpi erresumen eszenatoki bilakatuko da

2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 17:34etan eguneratua

Representantes de los impulsores de la iniciativa, en la presentación.

Representantes de los impulsores de la iniciativa, en la presentación. (Foto: B. Udala)

Galería Noticia

Representantes de los impulsores de la iniciativa, en la presentación.

Bermeoko 17 tabernak "Game of Pintxos" izeneko ekimena jarri dute martxan, mundu mailan famatua den Game of Thrones" telesailaren denboraldi berriaren agertokietako bat Gaztelugatxeko San Juan dela aprobetxatuz. Modu honetan, Bizkaiko herria "zazpi erresumen eszenatoki bilakatuko da uztaila eta abuztuko asteburuetan".

BILBO. Patxi Erauzkin, Willi Romero eta Esti Aranburu Bermeoko Kafe Antzokia Izaro eta Zubi Gane tabernetako ordezkariek, hurrenez hurren, ekimena aurkeztu dute.

Agerraldian azaldu dutenez, "zazpi erresumak hedatuko dira" Bermeon ekimenaren bidez. Taberna bakoitza telesaileko etxe, izaki edo orden baten ordezkari bihurtuko da, eta horrekin lotura duen pintxo berezi bat prestatuko du uztaila eta abuztuko asteburuetan (eguerdian).

"Game of Pintxos ekimenean, leinuen artean lehian dagoena pintxoaren tronua izango da, eta zapore borroka horrek irabazle bakarra izan dezake: bezeroaren ahogozoa", azpimarratu dute antolatzaileek.

Zehazki, ekimenean parte hartuko dute Gastropeska (Arryn), Kafe Loidxie (Baelish), Batun Batun (Baratheon), Zubi Gane (Bolton), Julen (Caminantes Blancos), Gure Toki (Clegane), Sarabanda (Greyjoy), Doniene (Guardia de la noche), Etxepe (Tyrrell), Kafe Antzokia (Lannister), Atxetak (Martell), Toki Alai (Mormont), Kai Alde (Stark), Izaro (Targaryen), Irrintzi (Tarly), Jokin (Tarth) eta Al Pecato Di gola (Tully) ostalraritza establezimenduek.

Taberna bakoitzak familia, izaki edota orden baten armarria izango du. Horrez gain, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak diseinatutako "Game of Pintxos" ekimenarentzat esku orria izango da, eta bertan, besteak beste, Bermeon zazpi erresumetako familietako tabernak non kokatzen diren adierazten duen mapa bat erakutsiko da.

Horrela, Bermeoko 17 taberna horietan, uztaileko eta abuztuko asteburuetan, eguerdiez, telesarilaren zazpi erresumetan murgiltzeko eta gaiarekin lotutako pintxo bereziak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Bestalde, Kafe Antzokiak telesailaren seigarren denboraldiaren maratoia antolatuko du uztailaren 10etik 14ra. Emanaldiak 18:00etan hasiko dira eta sarrera dohainik izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120