Donostiako Tabakaleran

Bai Euskarari Sariak urriaren 6an banatuko dira

EUROPA PRESS - Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:13h

El exterior de las instalaciones de Tabakalera.

El exterior de las instalaciones de Tabakalera.

Galería Noticia

El exterior de las instalaciones de Tabakalera.

Bai Euskarari Sariak banatzeko ekitaldia urriaren 6an izango da, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, 13:30 aldera

DONOSTIA. Aurreko urteetan bezala, hiru sari banatuko dira: ziurtagiria duten bi entitatek Bai Euskarari Saria jasoko dute, eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasoko duen saria, bereziki alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik.

Bai Euskarari Elkarteak jakinarazi duenez, irabazleen aukeraketa publikoaren proposamenetatik abiatuko da. Irailean Bai Euskarari Saridunak eta Bai Euskarari Laguna proposatzeko aukera zabalduko da galdetegi digital baten bidez eta, ondoren, Bai Euskarari Elkarteak izendatuko duen epaimahaiak hiru saridunak hautatuko ditu.

Berritasun modura, proposamenak bidaltzen dituzten pertsonen artean bonuak zozkatuko dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen produktuetan edo zerbitzuetan gastatzeko.
Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua, eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi dira.

Saridunak, urtez urte, ondoko hauek izan dira: 2009an, JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe;2011an, Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia) eta Xabier Mendiguren Bereziartu;2012an, Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic);2013an, VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak eta Anaje Narbaiza (Elay);2014an, Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz;2015ean, Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano;2016an, Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120