Zirrikituetatik begira

Umeen begirada

Karmele Jaio - Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

UME baten begirada. Zergatik egiten zaigu hain erakargarri? Neguko honda-rtza bat bezain deigarri, misteriotsu. Umeek irekiak dituzte begiak, baina ez helduok ditugun bezala. Helduon begiradan zuri beltzezko fotokopiak daude, aurretik askotan ikusitakoen kopiak. Baina umearen begiradan irudi orijinalak daude, umearen begiek bere osotasunean jasotzen dituzte oraindik objektuek, pertsonek bidaltzen dizkioten mezuak. Inguruan duten gauza guztiak deika sentitzen ditu umeak, eta atentzioz begiratzen ditu, lehenbizikoz zerbait ikusten dugun atentzio bizi horrekin.

Umeak gauzen intentsitatea jaso-tzeko gai dira oraindik, horrela uler-tzen da nola den posible txikitan en-tzun genuen zerbait, edo ikusi genuen zerbait, oraindik iltzatuta edukitzea buruan: aitaren hitz egiteko modu bat, amak egindako zerbait, kalean ikusitako eszenaren bat... Eta horrela ulertzen da nola denborak ere beste intentsitate bat duen umeentzat, zelako luzeak diren udak, adibidez, edo ikastaroak, eta zein azkar pasatzen zaizkigun helduoi.

Ume bati hitz egiten diogun bakoi-tzean, ume baten aurrean zerbait egiten dugun bakoitzean, kontuan izan beharko genuke hark nolako intentsitatez jasotzen duen informazio guzti hura. Umeei hitz egiteko moduak, umeei begiratzeko moduak, haien aurrean ditugun jarrerak… funtsezko elementuak izango dira haien garapenerako, eragina izango dute etorkizunean izango diren helduen nortasunean.

Izan ere, gu ere ari gara ume horren dekoratua eraikitzen, guk ere badugu bere izateko moduaren aurrean erantzukizun txiki edo handi bat. Gaurko gazteak honakoak edo halakoak direla purrustaka ari den norbait ikusten dudan bakoitzean, neure buruari galdetzen diot heldu horrek inoiz kontuan izan duen berak ze eredu eskaini dien inguruan dituen umeei. Ea kontuan izan duen zelako zeharkagarria den ume baten begirada. Kontuan izan duen umearen begiek intentsitate handiz jasotzen dituztela objektuek eta pertsonek bidaltzen dizkiogun mezuak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120