60tik gora parkerekin lehiatu ondoren

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Espainiako Teknologia Parkeen Elkartearen Jardunbide Onenaren saria lortu du

APTE elkarteko Zientzia eta Teknologia Parkeetako Jardunbide Onenaren saria 2014an sortu zen

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 7a, ostirala - 11:27etan eguneratua

Vista de la salida hacia la carretera vieja de Derio, la cual toman los conductores para ir al parque tecnológico y donde se forman caravanas cada mañana. Foto: Pablo Viñas

(Pablo Viñas)

Galería Noticia

Vista de la salida hacia la carretera vieja de Derio, la cual toman los conductores para ir al parque tecnológico y donde se forman caravanas cada mañana. Foto: Pablo Viñas

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak Jardunbide Onenaren saria jaso du, Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea (APTE, gaztelaniazko sigletan) osatzen duten 60tik gora parkerekin lehiatu ondoren. Zentro horren sustatzaile dira aeronautika eta makina-erreminta sektoreko 40 enpresa, Jaurlaritza -SPRI Taldearen bitartez-, Bizkaiko Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Bizkaiko parkea bera.

BILBO. Bere helburua da fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzea, teknologia horiek industria sarera ahalik eta azkarren transferitzeko.

Sari banaketa ekitaldia APTEren XV. Nazioarteko Konferentzian egingo da, Donostian, azaroaren 22 eta 23an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak antolaturik. Aurten konferentzia Basque Industry 4.0 ekitaldiaren barruan txertatuko da, azaroaren 22an Donostiako Kursaalen, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko iturriek jakinarazi dutenez.

APTE elkarteko Zientzia eta Teknologia Parkeetako Jardunbide Onenaren saria 2014an sortu zen, parkeetako kudeatzaileek euren jarduera esparruan garatzen dituzten jardunbide onenak aintzatesteko. Epaimahaiak kontuan hartzen ditu ekimenaren alderdi berritzailea eta nolako eragina duen parkeko erakundeengan eta bere inguruan.

Aurten, lehiaketak laugarren edizioa egin du, bi kategoriarekin: hamar urte baino gutxiagoko parkeena eta hamar urtetik gorakoena. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen jardunbide sarituak hamar urtetik gorakoen kategoriako saria jaso du.

Horrela, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak "Espezializazio adimendun kolaboratiboa sustatuz Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren bitartez (AFAZ)" jardunbide egokia aurkeztu du aurten. 13 puntutik 10,65 puntu eman dizkio epaimahaiak;APTEko zuzendaritza batzordeko, APTEko teknologiaren transferentziarako batzordeko eta APTEko koordinazio unitateko bina kidek osatu dute epaimahiaa. Bizkaiko parkearekin batera, antzinatasun handieneko parkeen kategorian accesit bana jaso dute Andaluziako Teknologia Parkeak eta Bartzelonako Parc Científic parkeak.

BI ESPARRU

Bizkaiko Teknologia Parkeko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (AFAZ) bi esparrutara zuzenduta dago: aeronautikara eta 4.0 industriara. Bere helburua da fabrikazio industrialeko prozesuak ikertzea eta emaitza horiek zuzenean enpresetara transferitzea.  Bizkaiko parkeak, gainerako erakunde eta enpresekin batera, rol garrantzitsua jokatzen du prozesu horretan.

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak fabrikazioko teknologia aurreratuak garatzen ditu, teknologia horiek industria sarera ahalik eta azkarren transferitzeko. Gainera, topagune eta elkarlanerako espazio bihurtu da motor aeronautikoen osagaien sektoreko eta sektore estrukturaleko gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten eragile eta enpresentzat.

Hala, AFAZari esker, Bizkaiko parkea "erreferente" bihurtu da nazioartean, eta ekimen publiko-pribatu aitzindari izatera iritsi da 4.0 industriaren eta manufaktura aurreratuaren esparruan. Halaber, garapen teknologiko berrien katalizatzaile izateaz gain, zentroak indartu egiten du unibertsitateak parkearekiko duen harreman kolaboratiboa eta "harreman eredu berria" sortzen du unibertsitate-enpresa ardatzean.

Euskadiko Teknologia Parkeetako proiektuek aitortza garrantzitsuak jaso dituzte nazioartean, adibidez, "Un Reto para el Parke" ekimena, duela gutxi aukeratua izan dena IASP elkarteak (International Association of Science Parks and Areas of Innovation) sustatzen duen mundu mailako Inspiring Solutions programako hamar finalisten artean. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120