urtea amaitu aurretik

Gasteiz eta Foronda eta Loiuko aireportuak lotzeko autobus lineari buruzko aurreproiektua 2017an prest egongo da

Bi autobus zerbitzuak izango dira, Gasteiz/Bilbo eta Gasteiz/Foronda/Loiu lineak

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 6a, osteguna - 11:12etan eguneratua

Un avión pasa por delante de la terminal de Loiu.

Un avión pasa por delante de la terminal de Loiu. (Juan Lazkano)

Galería Noticia

Un avión pasa por delante de la terminal de Loiu.

Gasteiz eta Forondako eta Loiuko aireportuak zuzenean lotuko dituen autobus linea berria martxan jartzeko aurreproiektuaren idazketa eskatu du Arabako Foru Aldundiak, eta testua 2017. urtea amaitu aurretik bukatuta egongo dela iragarri du ostegun honetan Josu Lopez Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak.

GASTEIZ. Arabako hiriburua eta Loiu garraio publiko bidez lotzeko lanak zertan diren azaltzeko Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian egin du iragarpena Lopez Ubiernak, eta berretsi du "Arabarentzat beharrezkoa den zerbitzu bat gauzatzeko" borondatea daukala.

"Beharrezkoa da arabarrek ibilgailu pribatua aparkatzeko eta eroso bidaiatzeko Loiura, baita Loiura iristen direnak Arabara etortzeko eta bertan negozioak egiteko ere. Lotura erregular hori, gainera, lagungarriizango da Forondaren hazkunderako eta hura bidaiarien terminal gisa finkatzeko", nabarmendu du.

Gasteiz/Foronda/Loiu linearen aurreproiektua idazteko lana beste kontratu handiago batean sartzen da. Kontratu horrek jasotzen ditu Gasteiz/Bilbo linea autobidetik eta Murgiatik igarotzeko aurreproiektua egitea, Batzar Nagusiek joan den martxoaren 15ean hartutako erabakiaren arabera.

Kontratu hori joan den ekainean esleitu zen, lau hilabeteko gauzatze epea dauka, eta zehaztuko du ea komeni den egitea aurreproiektu bakar bat, bi autobus zerbitzuak (Gasteiz/Bilbo eta Gasteiz/Foronda/Loiu) bilduko dituena, ala bi aurreproiektuak egitea, bat zerbitzu bakoitzeko, kontuan izanda trafikoa eta ezaugarriak desberdinak direla.

UDAKO ZERBITZU BEREZIA

Era berean, Josu Lopez Ubiernak jakinarazi du lanean daudela Bizkaiko Aldundiarekin eta enpresa esleipendunarekin udan berriz ere emateko Gasteiz eta Bilbo arteko zerbitzu bereziak, arabarrei aukera emateko garraio publikoa erabiltzeko, Loiutik goizean goizetik ateratzen diren eta egunaren azken orduan iristen diren hegaldietarako.

Zerbitzu berezi horiek larunbat, igande eta astelehenetan funtzionatuko dute. Uztailean Gasteiztik 04:30ean aterako dira, eta Bilbotik 00:30ean, eta abuztuaren 1etik irailaren 3ra bitartean, biak barne, egunero, ordutegi berdinean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120