Talaieroa

Zaharrak berri?

Erramun Osa - Martes, 4 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

uDARO jazotzen den kontua da. Oro har-tzailea den eguneroko jarduera politikoa apaldu ahala bestelako gaiek hartu ohi dute hedabideetan garrantzia, nahiz eta berriok zaharrak izan oinarrian. Horrela, hainbatetan irakurri eta entzungo ditugu gai beraren inguruko kontuak, gogaitzeraino. Badirudi aurten soka luzea ekarriko duela Kataluniako prozesuak eman lezakeena, bai eta ETAren balizko desagerpenak ere. Bada presta gaitezen nolanahi eginiko adierazpenetarako, kontraesanezko mezuak entzuteko... mehatxuetarako, eskakizunetarako zein bestelakoetarako... eta ez dakit gaiek ematen ote duten.

Katalunian, udazkenean aurreikusita dagoen erreferenduma egiteko borondatea agertu dute Kataluniako erakunde nagusiek. Espainiak, ordea, lehengoan segitzen du. Ez du inolako urratsik egin. Gai politikoak elkarrizketaren eta adostasunaren bidez bideratzeko ezintasuna erakusten du etengabe, azpimarratuz, espainiar guztiek erabaki behar dutela Espainiaren geroa eta Katalunia ez dela inor bere kasa erabakirik hartzeko. Legetik kanpo anabasa datorrela iradokitzen dute, legea aldakorra dela, gizartearen zerbitzura dagoela, demokratikoki agerturiko eskakizunak bideratzeko makulu eragingarri izan behar duela ahaztuta.

Autonomia eteteko mehatxuek, epaileek harturiko erabakiek zein bestelakoek ez dute Kataluniako herritarren gehiengoaren borondatea makurraraziko... eta galdeketa debekatuta ere, ezinezkoa bada ere... arazoak bere horretan segituko du. Areago, norbaitek balizko hauteskunde batzuek gauzak are errazago jarriko dituela uste badu, oker dagoela begitantzen zait. Elkarrizketaren eta adostasunaren bidea urratu beharko da goizago ala beranduago, ez dago beste irtenbiderik!

ETAren kontuak ere harridura eragiten du. Duela dozena-erdi urte jarduera armatua alboratuko zuela iragarri zuen. Gerora ikusi da iragarpena egiazkoa izan dena. Era berean, armak entregatu ditu eta erakunde horretako presoek indarrean dagoen araubidea baliatuko dutela esan berri dute. Espainiako Gobernuak ez du atzamar bat mugitu, urrats bat egin prozesu hori bizkorrago gertatu eta tartean inolako zatiketarik gertatu ez dadin. Aitzitik, egungo egoera bere irmotasunaren emaitza izan dela dio nonahi eta, beraz, hala segi-tzeko asmoa duela iragarri du. Iritsi da unea araubideak ematen dituen aukerak baliatzeko, bai eta indarkeria baliatu dutenen zein ingurukoen egoera arintzeko ere... horrek eginkizun dauden urratsak egiten lagunduko baitu, biktimei zor zaien begirunea, egia eta justiziarako eskubidea hankapean hartu gabe.

Azkenean politika ikuskizuna bainoago arazoak bideratzeko gai ote den da jokoan dagoena!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120