OSTEGUNETIK IGANDERA

Euskotrenek Bilbao BBK Live jaialdirako gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du metroaren 3. linean

Kontzertuak hasi aurreko garraio beharrak tren erregularrek beteko dituzte, ohiko ordutegian

EP - 2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 12:58etan eguneratua

Los británicos Depeche Mode han vuelto a elegir Bilbao para la gira que realizan cada cuatro años. Esta vez presentan su disco ‘Global spirit’.

Los británicos Depeche Mode han vuelto a elegir Bilbao para la gira que realizan cada cuatro años. Esta vez presentan su disco ‘Global spirit’.

Galería Noticia

Los británicos Depeche Mode han vuelto a elegir Bilbao para la gira que realizan cada cuatro años. Esta vez presentan su disco ‘Global spirit’.

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Bilbao BBK Live musika jaialdirako gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du ostegunean, uztailaren 6an. Ostiralean eta larunbatean jaialdira doazen pertsonek, aldiz, ostiraletan eta larunbatetan L3 lineak eskaintzen duen gaueko ohiko zerbitzua izango dute.

BILBO. Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, osteguneko kontzertuak amaitu ondoren, 15 minutuan behin zirkulazioak izango dituen tren zerbitzua eskainiko du metroaren 3. linean: Kukullaga/Etxebarri-Matiko, 23:30etik 03:15era, eta Matiko-Kukullaga/Etxebarri, 23:30etik 03:15era. Tren berezi horiek jendearen itzulera erraztuko dute kontzertuak amaitu ostean.

Kontzertuak hasi aurreko garraio beharrak tren erregularrek beteko dituzte, ohiko ordutegian.

Halaber, ostiralean eta larunbatean, uztailaren 7an eta 8an, 3. lineako ohiko tren zerbitzuak kontzertuak amaitu ondorengo joan-etorriak erraztuko ditu, 15 minutuan behin zirkulazioak eskainiz gau osoan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, Twitterreko @euskotrenejgv gunean eta Euskotrenen gailu mugikorretarako app ofizialean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120