Ordezkaritza diplomatikoa

Bilboko alkatea Indiako enbaxadorearekin batzartu da

Azken urteotan, Bilboko interes biziko hiri bilakatu da Asiako herrialde horrentzat

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 11:13etan eguneratua

Bilboko alkatea Indiako enbaxadorearekin batzartu da.

Bilboko alkatea Indiako enbaxadorearekin batzartu da.

Galería Noticia

Bilboko alkatea Indiako enbaxadorearekin batzartu da.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea Udaletxean batzartu da gaur Venkatesh Varma Indiako Enbaxadore berriarekin, honek Indiaren Estatuko ordezkari diplomatiko gorena denetik Bizkaiko hiriburua egin duen lehenengo bidaiaren barruan.

BILBO. Venkatesh Varma, 55 urtekoa eta Nazioarteko Harremanetako lizentziaduna, erantzukizun handiko postuen jabe izan da Indiak Errusian, Suitzan eta Uzbekistanen dituen enbaxadetan, besteak beste. Horrez gain, Indiak Nazio Batuen Batzar Nagusian duen Ordezkaritzako kidea izan da, eta Nazio Batuek Misilei buruz eta Desarmeaz eta arma nuklearrak ugaritzearen aurkako Hezkuntzaz eratuak dituen gobernu-adituen taldeko kidea.

Aurtengo urtarrilean, Enbaxadore karguaz jabetu zen Indiak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, Aburto Alkatearekin 2015eko urrian batzartu zen Vikram Misriren lekukoa hartuz.

Azken urteotan, eta bereziki, Asiatic Research Institutek Bilboko Udalaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) eta Indiako Enbaxadaren babespean 2015aren amaieran antolatutako “India Bilbao” programaren harira, Bilbo interes biziko hiri bilakatu da Asiako bigarren herrialderik handienarentzat.

Denbora honetan, Indiako eraikuntza, industria, garraioa edota komunikabideekin lotutako dozena erdi bat ordezkaritza Bilbon bisitari ibili dira, Bizkaiko hiriburuko eraldaketa prozesua eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko asmoz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120