Zirrikituetatik begira

Ez dira zaku berekoak

Ana Urkiza - Lunes, 3 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

Tuperraren belaunaldia izenez bataiatu ditugu gaur egungo gazte asko (eta ez hain gazteak ere, nahiz eta bizitzeko molde eta pentsaera berekoak izan), astean zehar amak asteburuan prestatutakoa bazkaltzen (edota baita afaltzen) dutenak izendatzeko. Asteko arropa zikina asteburuan garbitzeko eta lisatzeko amari eramaten diotenak, sukaldean sartzen ez direnak, telebistaren aurrean pizza batekin prantatzen direnak eta, horretarako, gainera, estakuru bikainak dituztenak: amarenean bazkaltzea gurasoei konpainia egiten jarraitzeko modua dela, lehenbizi lana dela eta gero etxea, gurasoek gustura laguntzen dietela…

Gazte horiek (nahiz eta ikasle garaian edo ondoren izan ezberdina den), gurasoen etxetik at bizitzeko erabakia hartu zuten noizbait. Baina autonomia hori ez zuten erosi bere baitan dakartzan ardurekin. Eta gurasoek ere ez zituzten agurtu “betirako”, agur horrek duen esanahiarekin. Gazteei (etxeko txikiei) laguntzen jarraitzeak “agur” esan beharrari uko egitea baita eta, beraz, gurasoentzako errazagoa gazteen jokoan sartzea. Arraiak lausotu zaizkigu. Eta, gero, belaunaldi berriari izena jartzen ausartu.

Ezin da ona izan gure seme/alabak bikotearekin bizitzera joan nahi duela eta, etxea gurasook erostea edota alokairua ordaintzea. Eta hortik gorakoak.

Badira, hala ere, gazteak, maleta hartu eta ikasketak egitera edo lanera atzerrira joaten direnak. Etxola konpartituetan bizi direnak, astean bi egunez janaria erosi eta prestatzea egokitzen zaienak eta asteburuan, ikasketak edo egoitza ordaintzeko lanean aritzen direnak. Denetik dira, zorionez. Baina azken hauek ez dira tuperraren belaunaldiaren barnean aipatzen eta hauetako asko dira, etxera bueltatzen direnean enpresak sor-tzen dituztenak edota joera artistiko berriak ezagutarazten dizkigutenak.

Ez, gazte guztiak ezin dira zaku berean sartu eta ezta ere “epelak” direla esan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120