Abandoibarrako eszenatokian

Bilboko udalak Esne Beltza, M-Clan eta Vanesa Martín gehitu ditu Aste Nagusirako

Kontzertuak doakoak izango dira eta publiko eta gustu ezberdin guztietarako zuzenduta egongo dira

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 3a, astelehena - 11:33etan eguneratua

'Juntu', Esne BeltzaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube/Esne Beltza)

Galería Noticia

'Juntu', Esne BeltzaReproducirEsne Beltza impregnará Sopela de ritmo con su fusión de estilos musicales.M-Clan.

Esne Beltza, M Clan eta Vanesa Martín Aste Nagusian Abandoibarrako eszenatokian arituko direla iragarri du Bilboko Udalak. Izen hauek eszenatoki berberan eta aurreko egunetan iragarri diren beste artista eta taldeen izenei gehitzen zaie: Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorcio BOS-arekin.

BILBO. Aste Nagusiko lehen larunbatean Abandoibarran eskainiko duen lehen taldea Zea Mays izango da, euskarazko rock talde bilbotarra. Hurrengo egunean, igandean, hilak 20, Zaragozatik etorritako Amaral pop rock bikotearen txanda izango da. Agertoki berean arituko da gaur egungo musika arloan arrakasta gehien duen Antonio Orozco musikagile eta abeslaria abuztuaren 21ean, astelehena.

Asteartea 22an, Vanesa Martín, Malagako abeslaria Bilbon izango da ‘Munay’ izena duen bere azken lana aurkezteko egiten ari den biraren barne. Abuztuaren 23an, BOS-ek (Bilboko Orkestra Sinfonikoa) eta El Consorcio bostekoarekin batera kontzertua eskainiko dute. Hurrengo egunean, Xabi Solanoren Esne Beltza taldeak euskarazko letrak dituen hip hop, reggae, soul, rock eta folk erritmoak eszenatokira eramango ditu. M Clan taldearen txanda 25ean izango da, ostirala. 20 urte baino gehiago eszenatokietan ari den talde honek Aste Nagusiko azken asteburuan eskainiko dute kontzertua.

Datozen egunetan, Bilboko Udalak 2017ko ASTE Nagusiko gainerako kontzertuak iragarriko ditu.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO

Txupinazoa jaurtiko den larunbatetik, hilak 19tik, abuztuaren 27ra, igandea, 2017ko Aste Nagusia Bilboko gune ezberdinetan musikako 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu publiko eta gustu guztietarako zuzenduak. Gaur egungo talde ospetsuenetatik hasita, betiko bilbainadetara, Udalak banatu egin dituen zortzi guneetatik sakabanaturik. Banaketa ondorengoa izango da:

Abandoibarra: Kontzertuak eta herri ikuskizunak.

Europa Parkea: kontzertuak, dj eta ikuskizuna.

Plaza Berria: Munduko musikak.

Enkarnazioaren eliza: musika klasikoa.

Bilborock: bertako metal eta pop-rock-a.

Doña Casilda Parkeko pergola: bilbainadak eta goatekeak.

Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.

Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.

Espazio hauetariko askok publiko leiala du eta urtez urte, Aste Nagusiko egun askotan lekuak beterik ditu. Horren adibide gisa, Enkarnazioaren Eliza, Plaza Berria eta Bilborock dira.

Aste Nagusiko kontzertuak 300 jarduera ezberdinez osatuta dagoen Aste Nagusiko programazioaren zati bat dira eta beti bezala, kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna ardatz dira horietan guztietan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120