Miribillako Parkean

Bilboko Suhiltzaileek Ekialdeko Europako umeen taldea bisita jaso dute

Instalazioak erakutsi, kamioietara igo eta euren eguneroko lanaren nondik norakoak erakutsi dizkiete

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 3a, astelehena - 12:59etan eguneratua

Bilboko suhiltzaileek harrera egin diete uda hemengo familietan ematen ari diren Ekialdeko Europako umeei.

Bilboko suhiltzaileek harrera egin diete uda hemengo familietan ematen ari diren Ekialdeko Europako umeei.

Galería Noticia

Bilboko suhiltzaileek harrera egin diete uda hemengo familietan ematen ari diren Ekialdeko Europako umeei.

Bizkaiko familietan uda ematen ari diren Ekialdeko Europako umeen talde baten bisita izan da gaur goizean Suhiltzaileen Miribillako Parkean.

BILBO. Udan euskal familietan bizi diren ume hauek Ukrainako umezurztegietakoak eta familia ahuletakoak dira, hondamendi naturalen edo Txernobyleko zentral nuklearreko istripuen ondorioak jasaten ari direnak edo jasan izan dituztenak;izan ere, duela 25 urte gertatutako istripu hura jasan zutenek edo euren ondorengoek arrastoak baitituzte oraindik osasunean. Hartara, onuragarria zaie gure parajean egotea euren osasuna hobetzeko eta errehabilitazio psikosoziala egiteko.

Horrela bada, Bilboko Suhiltzaileek Chernobileko umeak eta Chernóbil elkartea izeneko elkarteekin ari dira parte hartzen, jarduera ludikoak egiteko bisitari berezi horiekin. Udan familietan dauden eta elkarteetako kide diren umeen talde bat izan da Miribillako parkean. Ukrainako Txernobyleko zentral nuklearraren inguruko gainerako umeak uztailaren 1ean (zapatua) izan ziren Miribillako parkean.

Suhiltzaileen Parkeko egunean eguneko jarduna ikusi ahal izan dute bisitaldian;kamioietara ere igo dira, argazkiak egin dituzte suhiltzaileen kaskoekin eta jakekin, tirolinan ibili edo su-galerian sartu dira, beste jarduera batzuk egiteaz gain.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120