Orioko Itxaspe baserrian

Bertso Udalekuak datorren astean hasiko dira

EP - Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:20h

BILBO. Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen Bertso Udalekuak datorren astean hasiko dira.

Zehazki, asteartean, uztailaren 4an, Orioko Itxaspe baserrira joango dira lehen taldeko gazteak, eta gerora Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatzan izena eman dutenei egokituko zaie txanda.

Horrela, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Orioko Itxaspe baserrian igaroko dute astea 12-13 urteko 38 bat lagunek uztailaren 4tik 10era. Amaitu eta hurrengo egunean, uztailaren 11n, Irañetako Juantzirenan bigarren txandakoak sartuko dira: 13-14 urteko gazteok Aralar eta Andia mendizerren magalean gozatuko dute bertsolaritzaz, eta uztailaren 20ra arte izango dira han.

Uztaila amaitzeko, Bidarrain eta Muxikan uztailaren 22tik 31ra egingo dira egonaldiak. Lehenean 17-18 urte bitarteko lagunek hartuko dute parte, eta Bizkaiko egonaldian, 15-16 urte artekoek. Batean eta bestean 40na bat lagun elkartuko dira.

Denboraldiko azken Bertso Udalekua Zuhatzan izango da. 9 eta 11 urte bitarteko bertsozaleak bilduko dira uhartean eta ur kirolak izango dituzte oinarri bertsolaritza lantzearekin batera.

Guztira, 9 eta 18 urte bitarteko 200 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte 20. urteurrena beteko duten Bertso Udalekuetan, eta haiekin batera izango dira ia 50 bat hezitzaile.

Bertsolaritzaz gozatuko dute aisialdi eta kirol ekintzekin batera, eta tartean sormenari begirako ekimenak ere uztartuko dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120