Zirrikituetatik begira

Gora aniztasuna!

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

EMATEN du Espainiako Erresuma gay (LBTI gutxiago) bihurtu dela. Gay bihurtu da PP;gay bihurtu da PNV;gay, PSOE;gay, Podemos;gay, Bildu;gay erregea;gay, La Sexta;gay, EITB “Gora aniztasuna!” aldarri. Behin baino gehiago entzun diot Pablo Echeniqueri “Espainia gizarterik ez-homofoboena” dela. Lehendabizikoan harritu egin ninduen baieztapenak;bigarrengoan zer pentsatu eman eta sumoak sortu, gauzak bere horretan, alegia, sinple, hartu eta uler-tzeko nire gabezia zio.

Bai? Gaytasuna onartzea ez da beste gauza batzuk ez onartzea konpentsa-tzeko modua? Guda Zibilaren kontuak ez garbitzea ez ote da Espainiako demokraziaren bekatu originala estaltzeko modu bat? Ala aniztasuna onartzeak beste aniztasun batzuen, euskal, katalan nazioak, ez onartzearen ordezkoa egiten du? Ala gaytasuna onartzeak bakarrik beste LGBTI mota batzuk, eskandalosoak, matxinoak, molestoak, ez onartzeko modua da? Gizarterik ez-homofoboena baldin bada, zergatik da halaxe? Ze, izan, badakit ederki asko, ez dela ez genetikaren ondorio, ez nortasun nazionalaren ondorio, ez gizartearen berezko ezaugarrien ondorio?

Zer egin dugu gaizki gayok horren erraz onar gaitzaten?

Aurreko eguneko manifestazioan Bilbon “gure harrotasuna ez da saltzen!” aldarria entzun nuen. Gustura egingo nuen aldarri nire edadeko bat horrelako bat oihukatzen ikustea erridikuloa dela aginduko ez balit nire lotsa euskaldunak. Baina hori da egin duguna, saldu;onar gaitzaten saldu dugu geure burua. Geure harrotasuna ospatzeko festa mundialak antolatzen dira, asteburu honetako World Pride-a Madrilen. Festak non gizarte osoak parte hartzen duen, festak non tabernariek diru asko irabazten duten, festak non gaytasuna, batez ere gaytasuna, gailen-tzen den. Festak bai, baina festa horiek ahaztu egiten dituzte marika txetxeniarrak, Ugandako LGBTI borrokalariak, homosexual arabiarrak, AEBtako lesbiana beltzak, eta abar eta abar. Festak bai, non pobrezia ezabatua dagoen. Merke saldu dugu geure burua onar gaitzaten. Zein unetan hasi ginen normalak izan nahian? Zein errotiko aniztasun falta estaltzen du zorioneko aniztasun horrek?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120