Biotz Alai Abesbatza plazan

Dianne Reeves izango da larunbatean Getxoko Jazzaldian

EP - Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 13:11h

Dianne Reeves abeslaria

Dianne Reeves abeslaria (getxo.eus)

Galería Noticia

Dianne Reeves abeslaria

Dianne Reeves abeslaria ariko da larunbatean, uztailaren 1ean, Getxoko 41. Jazzaldiaren saio nagusian. Bost Grammy sariren irabazlea Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango da 22:00etan, eta ordubete lehenago Talde Lehiaketako azken finalistaren saioa izango da, Claudio Jr de Rosa 4et laukotearena, hain zuzen ere.

BILBO. Hirugarren Milurtekoa atalean Giulia Valle Trio banda kataluniarra izango da protagonista, Algortako Geltokia plazan, 19:00etan, eta, goizeko saioan, Andres Isasi Musika Eskola Gazte Sextet taldeak debuta egingo du Getxon, Algortako Geltokia plazan, 13:00etan, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Dianne Reeves (1956, Detroit, AEB) jazzaren munduko abeslaririk entzutetsuenetako bat da. Bost Grammy sari ditu, hiru ondoz ondoko urteetan irabazita, 2001etik 2003ra, ahots interpretazio onenaren kategorian. Gainera, besteak beste, Wynton Marsalis artistarekin, Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin eta Berlingo Filarmonikarekin abestu eta grabatu du.
Clark Terry tronpetistak aurkitu zuen gaztetan, eta Los Angelesen hasi zuen ibilbide profesionala, 1976an. Estudioko lana ezagutu zuen Kalifornian, eta musika kulturan erabat murgildu zen. 1978an Billy Childs ezagutu eta hamar urteko harreman artistikoa hasi zuten; Reevesek bere bizitzako garapen musikalaren aldirik garrantzitsuena izan zuen Childsekin.

"WELCOME TO MY LOVE"

Night Flight taldearekin batera AEBetako "hondartza zirkuitu" ezagunera joan zen, eta Kaliforniako hegoaldean bere burua ezagutzera eman zuen. 1981ean Sergio Mendes musikariarekin eta Phil Moore konpositorearekin lanean hasi zen. Garai hartan, kritikoen lehen laudorioak eta ikus-entzuleen esker ona jaso zituen. 1982an lehen diskoa kaleratu zuen, Palo Alto diskoetxearekin: "Welcome To My Love".

New Yorken ezarri zen 1986an eta "For Every Heart" bigarren diskoa grabatu zuen, Harry Belafonteren eragin handiarekin. 1987an, Echoes of Ellington kontzertuan hartu zuen parte, Los Angelesen, Duke Ellington konpositore eta pianista handiaren omenez. Horren harira, Blue Note diskoetxe ospetsuak kontratatu zuen. Blue Note diskoetxearekin egindako lehen diskoan, "Dianne Reeves" (1987), Ellingtonen "Better Days" lanaren moldaketa bat sartu zuen, berehala arrakasta lortuz.

Horren ostean "I Remember" (1991) atera zuen, eta ahots jazzaren salmenta zerrendatan hiru hilabete baino gehiago egon zen. Ondoren, "Art and Survival" (1994), "Quiet After The Storm" (1994) eta dozena bat disko baino gehiago argitaratu zituen. Horien artean "A Litlle Moonlight" (2003) nabarmendu zen, Grammy bat irabazi baitzuen.

Orain arte egindako azken lana "Beautiful Life" (2015) da, eta horri esker beste Grammy sari bat lortu du ahots jazzaren disko onenaren kategorian.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120