erritarren artean

Bermeok Madalen jaiak itsasontzian udalbatzarekin batera ospatzeko plazak zozkatuko ditu

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 30a, ostirala - 11:26etan eguneratua

Madalenas 2016

Madalenas 2016 (José Mari Martínez)

Galería Noticia

Madalenas 2016

Bermeoko Udalak hainbat plaza zozkatuko ditu herritarren artean aurten ere, Madalen Egunean -uztailaren 22an- udalbatzarekin batera itsasontzian Izaro irlara joateko eta jaia ospatzeko.

BILBO. Zozketan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan datuak eman beharko dituzte uztailaren 3tik 18ra arte.

Aingeru Astui Bermeoko Udaleko Kultura zinegotziak azaldu duenez, zozketan 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutako lagunek parte hartu ahal izango dute, eta izen ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik eman ahal izango du izena.

Aurreko urteetan zozketan Madalen egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu. Zozketa uztailaren 19an egingo da, eta ondoren irabazleen izenak ezagutaraziko dira Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus), Facebook orrian (www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitter kontuan (@BermeokoUdala).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120