18 hilabete iraungo dute

Bilboko Udalak udan hasiko ditu Garellanoko geltoki intermodalaren obrak

DEIA - Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:55h

Nueva estación provisional Termibus de Bilbao

Nueva estación provisional Termibus de Bilbao (Oskar González)

Galería Noticia

Nueva estación provisional Termibus de Bilbao

BILBAO. Bilboko Udalak udan hasiko ditu Garellanoko lurpeko geltoki intermodala egiteko obrak. Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak geltokia, obra lurpean egiteak sortuko duen plazaren eta geltokiaren sarreran egingo den eta hirugarren sektoreko erabilera izango duen eraikinaren proiektua aurkeztu du. Proiektua gauzatzeko obrek 18 hilabete iraungo dute.

Horrez gain, Juan Mari Aburto Alkateak eta Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren zinegotziak azaldu dute zelakoa izango den konexio intermodala metroarekin eta trenarekin, eta merkataritza-gunea, kirolgunea, hotela eta ikasleentzako egoitza egongo direla.

Garellanoko geltoki intermodala funtsezkoa izango da auzoaren eta uriaren bilakaerarako eta etorkizunerako. Errepideko garraiorako Bilboko eta Bizkaiko Intermodala izango da. Bertan bilduko dira tranbia, aldirietako trenak, Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, taxiak eta bestelako autobusak. Gainera, trenbideko garraioko nodoa izango den Abandoko Geltoki Intermodalarekin osatuko da.

Lurpeko intermodala egiteko lanak udan hasiko dira eta 18 hilabete iraungo dute. Bestalde, sestragaineko eraikina egiteko gehieneko epea 48 hilabetekoa izango da, proiektua onartzen den egunean hasita.

Geltoki berriak Bilboko Udalak jarritako helburu nagusi guztiak beteko ditu, zerbitzu hobea eta urian eraginik gutxiena izango duela ziurtatuta.

  • Lurpeko geltokiak aukera emango du autobus gutxiago egoteko kalean.
  • Ahalik eta eragin gutxien inguruan. Sarbide optimizatua Gurtubay kaletik izango du eta autobusek bertatik egingo dituzte sarrera-irteerak. Horretarako, autobusen zirkulazioa Luis Briñasetik kendu egingo da, trafiko lokala bakarrik eduki dezan. Perez Galdos kaletik ere ez dute zirkulatuko autobusek, oinezkoentzat egokituko da eta.
  • Geltoki lehiakorra. Geltoki berriak gaur egun Termibusen dauden autobusak batu ez eze, bihar-etzi handiagotzeko aukera ere badu.
  • Lurpeko geltoki intermodalak lehengo Termibusak baino nasa gehiago eta eraginkorragoak izango ditu asignazio-sistema berriari esker. Libre dauden nasak modu automatikoan asignatzeko sistema honekin eraginkortasuna % 30 areagotuko da.
  • Proiektuaren oreka ekonomiko eta finantzarioa. Proiektuaren oreka ekonomiko eta finantzarioa ziurtatzeko, Bilboko Udalak partzela bat eman zuen, geltokiaren eta aparkalekuaren 40 urterako ustiapenarekin, proiektua gauzatzeko bideragarritasuna ziurtatuz. Horrela, Udalaren aldeko 22 milioitik gorako inbertsioa sortzen da. Intermodala Udalaren titulartasunekoa izango da eta emakidaren 40 urteak iraganda Udalaren eskuetara itzuliko da.
  • Aurreikusita zegoen bezala, proiektuaren barruan, honela banatutako eraikina sartzen zen: beheko solairua geltokiko sarbide eta zerbitzuekin;lehenengo solairuan kirolgunea;bederatzi solairuko hotela eta ikasleen egoitza. Guztira, lurpeko geltokiaren estalkian 12.500 metrotik gorako plaza geratuko da;bertan, eraikin bat egingo da 4.990 metro karratutik gorako mailagainarekin.
  • Plazaren diseinua egitean kontuan hartu da, diseinurako herritarren partaidetzan atera zen bezala, plaza geltokiko sarreraren ataria izan dadila, baita erabilera libreko espazioa ere inguruko pertsonentzat. Egonleku batuagoa izango du, inguruko auzotarrentzat pentsatua. Basurtuko Auzoko Bihotzeko lanaren bidez Sabino Aranatik Errekaldera arte berreskuratu diren 62.500 metro karratuei erantsi behar zaie plaza hau. Aurki erantsiko zaie FEVE Iralaraino lurpetik bideratzearen ondoriozko urbanizazioa.


GELTOKIA

Geltoki berriak zerbitzu hobea emango die erabiltzaileei eta toki atseginagoa eta seguruagoa izango da. Bezeroak ketik eta zaratetatik babesten dituen sistemadun ekipamendu modernoa izango da. Mezzanine-gune modernoa ere edukiko du, merkataritzako lokalekin. Bertan, autobusen erabiltzaileek, zein erabiltzaile ez direnek, egon egonean edo lagun egiten egon ahal izango dira. Autobusen sarbidea aireportuetakoa bezalakoa izango da, nasetatik aparte egongo den erdialdetik;gainera, autobusen maniobra ikusi ahal izango da goitik, aireportuetan legez.

Oraingoa baino geltoki hobea izango da, leku gehiagorekin eta 500 bat plaza izango dituen aparkalekuarekin.

Plazan funtzio bi izango dituen eraikina egingo da:

  Autobusen geltokirako sarrera izatea, plazatik (metroaren aldageltokitik ere iritsi daiteke mezzaninera).
  Zerbitzuak biltzea.

Eraikina hainbat altueratan eraikita egongo da eta inguruneko eskaintza osatzeko balio izango duten zenbait jarduera izango ditu:

  Gertuko merkataritzarekin bateragarria izango diren saltokiak egongo dira.
  Egoitza bat da egongo da unibertsitateari eta ezagutzari lotutako ingurune batean. Era berean, bezeroak ekarriko dizkie auzoko saltoki eta hotelei.
  Kirolgunea.
  Bilborentzako hotelen eskaintza handituko da garraioaren intermodalitatea errazten duen eta ondo komunikatuta dagoen ingurune horretan.

PROIEKTUAREN LABURPENA

  Autobusen sarrera Gurtubay kaletik
  Autobusen irteera Perez Galdosetik Gurtubayra
  Ibilgailuen sarrera Perez Galdosetik
  Ibilgailuen irteera Gurtubaytik

Plaza

  Oinezkoen zuzeneko sarbidea Perez Galdos eta Luis Briñasetik;espazio bakarra izango da dena.
  Pérez Galdós kalea oinezkoentzat egokituko da Luis Briñas eta Gurtubay kaleen artean.

Eraikina, sestrapeko partea

  1. Solairua: mezzanine, txarteldegiak, taberna, kontsignak, bulegoak, merkataritza-gunea, sarbideak metrotik, gune logistikoa, instalazioak.
  2. solairua: nasak, kapsula bidaiarientzat, geltokiko instalazioak eta komunak.
  3. solairua: aparkalekuak, instalazioak.
  4. solairua: autobusen aparkalekuak eta erregulazio-guneak.

Eraikina, sestra gaineko partea, 25.000 m2:

  Beheko solairua, 700 m2, geltokiko sarrera eta zerbitzuak
  Lehenengo solairua: kirolgunea
  Gainerako solairuak: 2.etik 11.era ikasleen egoitza + hotela. Bigarren solairuan hoteleko eta egoitzako terrazak egongo dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120