Zirrikituetatik begira

Lauaxetak dirau

Josu Torre - Jueves, 29 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

ITZIARTXU goitizenez idazten ei zuen, gure ama zen, Bizentak Jagi Jagikazetan eta harek kontatuko bakarra, Emakumeen Batza-n esku hartzen zuen bitartean, Lauaxetak alfabetatu zuela da. Garaikideak izaki, ikasketatik landa horretarako astia eta beta hartzen zuelako Estepanek. Umetatik, beraz, izan dut Laukizandin jaio eta umetan Mungiratu zen poeta oroigarriaren berri. 60.eko hamarkadan euskaraz idatz edo irakurten ikastea, 30.ean antzekoa zen eta Mungian Paulin Solozabalen ekimena erabili genuen gazte batzuek eta Paulin, Estepan bezala, S. Aranazale itsua zenez, behin eta berriz izan genuen poeta horren berrri. Etxean gordetzen dut oraindik abade hark oparitutako Arrats Bera-ren ale txukuna.

Gero ere, adeitasunez artatu du Mungiak, poeta handiaz gain, gerrarako behar zutenean gudarien komandante egin zuten gizon kultoa eta urteak daroaz Udaleko Kultura sailak haren izenean urteoro literatura lehiak antolatzen. Hauexen ekimenez egin zen, duela urte batzuk, herriko kultura erakunde eta bestek esku hartuz, opera herrikoi ikusgarria. Euskal Literaturaren barne dago, bestalde, Jon Kortazarrek 80.eko hamarkadan egindako ikerketa sakonaren tesia, oraindik ere lantzen jarraitzen duena edota, duela bederatzi urte, Miren Billalabeitiak Lauaxetaren Ohiartzunakizenez, duela 80 urte asasinatu zuten idazlearen poema mordo baten aldaraketak editatu zuena. Inés de La Cruz, Rosalia de Castro, Baudelaire, Dickinson, Alberti, Lorca edo J. R. Jimenez-enak, besteak beste. Beti ere, Mungiako Cuatro Vientos auzoan ume eta nerabezaroa igaro zuen idazle finaren oroimenean.

Kontuan hartzekoa, baita, herriak duen musikari hoberenetako batek, Rafa Ruedak, egiten dion abegi eta arreta, haren diska edo albumik garantzitsuena maisuki eskaintzen diolako eta ildo berean etaArrats Beraizenarekin, igande honetan Olalde antzokian, Jon Maia eta Josu Kamararen zuzendaritzapean eman duten ikuskizuna. Aipatuaz gain, Piti, Ana Salazar, Amillotxeko dantzariak eta abar izan ziran oholtzan, lepo bete zen aretoa emozioz blaituz. Hoientzat, denontzat, Lauaxetak hor dirau!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120