ostegun honetan

Zinebik "All Governments Lie" dokumentala emango du Bilbon

EP - 2017(e)ko ekainaren 29a, osteguna - 11:51etan eguneratua

Zinebiren kartela.

Zinebiren kartela.

Galería Noticia

Zinebiren kartela.

BILBO. Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen "Hileko Dokumentala" estreinaldien zikloak Fred Peabodyk zuzendu eta Oliver Stonek ekoitzi duen "All Governments Lie" dokumentala eskainiko du ostegun honetan, ekainaren 29an, Multicine zinema aretoetan.

Kazetaritza zintzoa eta independentea berreskuratzeko beharra aldarrikatzen duen dokumentala da, Zinebiko arduradunek adierazi dutenez.

Emanaldia Multicine zinema aretoen 7. aretoan izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak 3,70 euro balioko ditu. Dokumentala ingelesezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zinebik kontatu duenez, 1960ko hamarkadan, I.F. Stone kazetari estatubatuarraren asteko zutabeak garai bat markatu zuen, gobernuaren ustelkeria eta gezurrak agerian utziz, informazio egiazkoaren, kontrastatuaren eta independentearen bitartez. Gaur egun, "komunikabide gehienak, gobernuaren eta korporazioen interesen esku dauden inperio mediatiko handien parte dira, eta ondorioz, I.F. Stoneren figura errebindikatzea beharrezkoa dela dirudi".

Filmaren protagonistek, AEBetako hedabide independenteetako ikerketa kazetari olatu berriak, haren legatua berreskuratu dute eta aurpegia ematen dute, interferentzietatik libre egongo den informazio kontrastatua eta zintzoa jasotzeko herritarrek duten eskubidea defendatzeko.

"Gobernu guztiek gezurrak esaten dituzte" filmak aurpegia jarri eta ahotsa ematen die oso kasu arantzatsuen atzean dauden izenei: Snowden kasua, Mexikoko mugako hilobi komunak edo pertsonen intimitate eskubidearen bortxaketa. Euren lekukotza ematen dutenen artean Glenn Greenwald, Jeremy Scahill, Amy Goodman edo Michael Moore daude, besteak beste.

FRED PEABODY

Fred Peabody zuzendaria eta kazetaria da, eta 1989an Emmy sari bat irabazi zuen, telebistarako egin zuen film batengatik. Zazpi urtez CBC Kanadako telebista publikoko "The Fifth Estate" ikerketa programa txalotuaren zuzendaria izan zen. 2003an, gazteen arteko elikadura arazoei buruz PBS kateak eman zuen "Perfect Illusions" dokumentalaren ekoizlea izan zen.

Zinebik jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari "Hileko Dokumentala" zikloaren bidez. Ekimenaren bitartez, generoaren zaleek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute.

Horrela, Parallel40 banaketa etxearen eskutik, Multicine zinema aretoek zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120