ABUZTUAREN 31ra ARTE IRAUNGO DU

Bilboko TAO uztailaren 1ean hasiko da udako ortutegiarekin

DEIA - Jueves, 29 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:54h

Después de verano se colocarán 49 nuevos parquímetros.

Un parquímetro de la OTA en Bilbao (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Después de verano se colocarán 49 nuevos parquímetros.

BILBAO. Udaren etorrerarekin, Bilboko TAOn udako ordutegia hasiko da. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Gainera, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.

Beste alde batetik, uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo egun guztian.

Bilboko Udalak “BilbaoPark” aplikazioa sortu du sakelako telefonoetarako;hain zuzen, TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egin ahal izateko. Gainera, desaparkatzeko aukera emango du eta horrela erabili ez den denbora geroagoko aparkaldietan erabili ahal izango dute erabiltzaileek.

Horren guztiaren helburua erabiltzaileari erosotasuna eskaintzea da. Esate baterako, ordenantza berriaz ez da beharrezkoa ibilgailura itzultzea haren barruan, TAOko agenteek ikusteko moduan, tiketa jartzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120