Jazzaldia asteazken honetan hasiko da, Andrzej Olejniczak saxofonista poloniarrarekin

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, bost egunez, Getxo Jazz jaialdiak izen handiko artistak eta musikari gazteak bilduko ditu 17 kontzertu

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 28a, asteazkena - 11:25etan eguneratua

El vocalista estadounidense Lee Fields, el año pasado, en el concierto que ofreció en la Zurriola durante el Jazzaldia.

Galería Noticia

El vocalista estadounidense Lee Fields, el año pasado, en el concierto que ofreció en la Zurriola durante el Jazzaldia.

Getxoko 41. Nazioarteko Jazzaldia hasiko da asteazken honetan, ekainaren 28an, eta protagonista nagusia Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaile poloniarra izango da, Biotz Alai Abesbatza plazan, 22:00etatik aurrera. Musikari poloniarrak "Chopin interpretazen" proiektua aurkeztuko du Getxon. Musikagile klasikoaren zenbait lan ezagun jazz erritmoetara moldatu ditu bertan.

BILBO. Eguneko egitarauan beste bi saio egongo dira: Talde Lehiaketan (Biotz Alai Abesbatza plazan, 21:00etan), Adam Jarzmik Quintet ariko da eta, Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Geltokia plazan, 19:00etan), Ana Bejerano Concept laukotea.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, bost egunez, Getxo Jazz jaialdiak izen handiko artistak eta musikari gazteak bilduko ditu 17 kontzertu eskaintzeko, hala nola Christian Scott Quintet, Bill Evans &Dean Brown Band, Dianne Reeves eta Chucho Valdés.

Andrzej Olejniczak (1954, Zdunska Wola, Polonia) nazioartean aintzatespen eta ospe gehien duen saxofonista poloniarretako bat da. Konpositorea, moldatzailea eta pedagogoa da, eta 60 disko baino gehiago argitaratu ditu. 1976tik 1983 hainbat jazz taldetan egon zen: Extra Ball, SunShip, NoviSingers, Swing Session, String Connection. 1984an Bilbora lekualdatu zen. Handik gutxira, Kataluniako Tete Montoliú pianistak berarekin lan egitera gonbidatu zuen, eta 1985etik 1991ra haren laukotean egon zen.

Gerry Mulligan, Kenny Drew (John Coltrane musikariaren pianista) eta Randy Brecker bezalako artistekin elkarlanean aritu da. Era berean, pop eta rock estiloak lantzen dituzten Espainiako talde ezagunekin emanaldiak eskaini eta lanak grabatu ditu (Orquesta Mondragón, Mecano, Miguel Ríos, Manzanita).

Musika klasikoaren esparruan, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) egindako lankidetza nabarmentzen da, baita 1985ean Orquesta de René Challan orkestrarekin egindakoa ere. 2006an berriz ere jo zuen Bilboko taldearekin eta, bere laukotearen buru zela, Alec Wilder, George Gershwin, Irving Berlin eta Krzysztof Komeda ospetsuen obrak jo zituen.

Getxon, "Chopin interpretatzen" izeneko proiektua aurkeztuko du Olejniczakek laukote formatuan, Michal Toka (pianoa), Michal Baranski (baxua) eta Lukasz Zyta (bateria) musikariekin batera. Musikagile poloniarrari eskainitako proiektu hori, hasieran "Beat Jazz" izeneko Kanadako irratiko programa baterako sortu zen, eta Chopinen konposizio ezagunenetako batzuk egokitu dira.

TALDE LEHIAKETA

Bestalde, Talde Lehiaketari dagokionez, Katowiceko Musika Akademiako bost musikari gaztek osatutako Adam Jarzmik Quintet talde poloniarra ariko da asteazkeneko saioan, Biotz Alai Abesbatza plazan, 21:00etatik aurrera.

Halaber, Hirugarren Milurtekoa atalean, Ana Bejerano abeslari bizkaitarrak jazz, bossa nova eta baladen estandarrak eskainiko ditu Miguel Salvador gitarra jotzaileak, Fabian Acarregui baxu jotzaileak eta Gorka Iraundegi bateria jotzaileak lagunduta.

Getxoko Jazzaldia dela eta, uztailaren 28ra arte, Jose Hornaren "Jazz for Two... and Two for Jazz!" erakusketa ikusgai izango da Torrene aretoan. Argazkilari bilbotarrak jazz artisten argazki bilduma erakutsiko du, musikarien agertokiaren gaineko harremanak nabarmenduta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120