Elena Unzuetak iragarri du

Bizkaiko Aldundiak 212.000 euro banatuko ditu landa garapeneko elkarteen artean

Laguntza horiekin, Bizkaiko landa eremuetan lan egiten duten erakundeen gastuak lagundu nahi dira

EP - 2017(e)ko ekainaren 28a, asteazkena - 17:04etan eguneratua

José María Iruarrizaga, junto a la portavoz de la Diputación, Elena Unzueta, en una comparencia anterior.

José María Iruarrizaga, junto a la portavoz de la Diputación, Elena Unzueta, en una comparencia anterior. (Foto: Oskar González)

Galería Noticia

José María Iruarrizaga, junto a la portavoz de la Diputación, Elena Unzueta, en una comparencia anterior.

Bizkaiko Foru Aldundiak landa garapeneko elkarteei zuzendutako diru laguntzen deialdia onartu du asteazken honetan. Guztira, 212.000 euro banatuko ditu, Elena Unzueta foru erakundeko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak iragarri duenez.

BILBO. Laguntza horiekin, herri administrazioekin batera Bizkaiko landa eremuen garapenean lan egiten duten erakundeen jardueren funtzionamendu gastuak lagundu nahi dira, bai eta elkarteok errotuta dauden eskualdeetako jardueren sustapen eta lankidetza jardueren finantzaketa ere.

Esan bezala, 212.000 euro banatuko dira diru laguntzetan, eta lehia askearen araubidean izapidetuko dira, Bizkaiko landa eremuetako sare sozioekonomikoa mantentzeko helburuarekin. Xede hori landa garapeneko elkarteek ematen duten aholkularitzaren bitartez lortuko da. Aholkularitza hori enpresak sortzeko eta landa eremuetako bizilagunen bizitza kalitatea hobetzeko udalei eta beste erakundeei zuzenduta egoten da eta jarduera turistikoak laguntzearen bitartez edo nekazaritza ustiapenak dibertsifikatzean aholkularitza emanez egiten da, besteak beste.

Landa garapeneko elkarteek diru laguntzen eskariak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dituzte laguntzok arautzen dituen Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120