orain arte eskaini izan dituen zerbitzuekin

Bilbao Bizkaia Card txartela uztailetik aurrera merkaturatuko da berriz

Asier Alea: "Haren bidez, museo eta baliabide turistiko nagusietara sartu ahal izango dira eta aukera izango dute Bizkaiko garraio publikoa erabiltzeko"

EP - 2017(e)ko ekainaren 28a, asteazkena - 16:30etan eguneratua

La Bilbao Bizkaia Card se puso en marcha en 2014 y dejó de comercializarse en enero por la deuda acumulada por la empresa que la gestionaba.

Bilbao Bizkaia Card. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

La Bilbao Bizkaia Card se puso en marcha en 2014 y dejó de comercializarse en enero por la deuda acumulada por la empresa que la gestionaba.

Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa aurtengo udan ere merkaturatuko da, Asier Alea Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendari nagusiak jakitera eman duenez.

BILBO. "Uztailaren erdialdean, gutxi gorabehera, gure lurraldea bisitatzera datozen guztiek eskuragarri izango dute, berriro ere, Bilbao Bizkaia Card txartela, orain arte eskaini izan dituen zerbitzuekin, hau da, haren bidez, museo eta baliabide turistiko nagusietara sartu ahal izango dira eta aukera izango dute Bizkaiko garraio publikoa erabiltzeko", azaldu du.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak asteazken honetan onartu du txartel turistikoa merkaturatu eta kudeatzeko Bilbao Ekintza uda sozietatearekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea.

Txartelak eskaintzen dituen abantailen artean, erabiltzaileek deskontu eta onura handiak izango dituzte hainbat baliabide turistiko eta establezimendutan, hala nola museo, aisialdi zentro, hotel, landa etxe, jatetxe eta garraioetan.

Halaber, Aleak nabarmendu duenez, txartela erreminta baliotsua da Bilbao-Bizkaia norakorako, pertsonen batez besteko egonaldia luzatzen eta kontsumoa igotzen laguntzen baitu. Halaber, lagungarria da lurraldean barreiaturik dauden baliabide turistiko ez oso ezagunak eta haien balioa sustatzeko eta kultura, merkataritza eta aisialdiko eskaintzaz neurri handi batean gozatzeko euskarri bakarraren bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, orobat, hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin BBC garraio txartela ezartzeko Bilbao Bizkaia Card-en. Garraio txartel hori aldi baterako eta besterenezina izango da, eta Bizkaiko tarifa zona guztietarako balioko du. Haren bidez, erabiltzaileek nahi beste bidaia egin ahal izango dute txartelaren balio aldian zehar Bizkaibusen, Bilbobusen, Metro Bilbaon, tranbian eta Artxandako eta La Reinetako funikularretan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120