Eustaten arabera

Merkataritza azalera handietako salmentak %5,5 gehitu ziren maiatzean EAEn

Herrialdeka: Bizkaian %5,7koa, Gipuzkoan %5,6koa eta Araban %4,3koa

EP - 2017(e)ko ekainaren 27a, asteartea - 12:22etan eguneratua

Guipuzcoanos en un centro comercial.

Bezeroak denda batean.

Galería Noticia

Guipuzcoanos en un centro comercial.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek %5,5eko urte arteko gehikuntza izan zuten maiatzean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio finkoetan. Apirilaren aldean, berriz, salmentak %1,8 gehitu ziren, urtaro eraginik gabe. Elikagaien salmentek %5,1eko gehikuntza izan zuten maiatzean, eta gainerako salgaienek %6,1ekoa, Eustaten datuen araberra.

BILBO. Herrialdeka, joan den maiatzean gehikuntzak izan ziren hiru lurraldeetako merkataritza azalera handi eta elikadura kate handietan: Bizkaian %5,7koa, Gipuzkoan %5,6koa eta Araban %4,3koa.

Bestalde, urteko lehen bost hiletan, EAEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,9 gehitu dira, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkoetan. Hil horietan, elikagaien salmentak %2,3 igo dira, eta gainerakoenak %1,3. Herrialdeka, Araban, urteko lehen bost hiletako salmentak %0,9 gehitu dira prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean, Gipuzkoan %1,9 eta Bizkaian %2,2.

Azkenik, merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %0,9 gehitu zen joan den maiatzean, apirilaren aldean, urtaro eraginik gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120