Zirrikituetatik begira

Errespetuaren ondoren

Ana. Urkiza - Lunes, 26 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

dONOSTIAKO jatetxe batean gertatutakoak harrotu ditu oraingoan hautsak. Bi ume txikirekin jatetxean sartu eta propioki umeentzako prestatutako menurik ez dutela esaterakoan, bezeroa mindu egin da eta komikilaria zenez, tira batean agertu du gertatutakoa eta sare sozialetan zabaldu. Jazoerak, sarritan gertatu ohi den bezala, sekulako oihartzuna izan du. Eta, nago, ostalariak ez ziola bezeroari esango umeekin ezin zuela bere jatetxean sartu edota umeentzako janaria prestatzea ez zaiola errentagarri ateratzen. Ostalari bakoitzak bere helburuko bezeroak ditu buruan eta haientzako prestatzen du menua.

Gertatzen dena da, gaur egungo gurasook, bai gure umeekin eta baita txakurrekin ere, edonon sartu nahi dugula. Eta hori gutxi iritzirik, nahi dugun lekuetan sartzeko “eskubidea” aldarrikatzen dugula.

Aitor dut ez daukadala txakurrik baina bai etxekoek izugarri maite duten animalia exotiko bat. Eta hiru seme-alaba hezi ditugula, sekula inolako taberna edo jatetxetan arazorik izan gabe.

Esan nahi dut, ostalariaren aurka joatea erraza dela eta diskriminazioaren kantua kontu erraza. Gaur egun, sentsibilitate handia baitaukagu eta norbait diskriminatua sentitu daitekeen susmorik txikienari men egiten diogula “besteen eskubideek” gureak zapaltzen badituzte ere.

Zenbat alditan gertatu zaigu, jatetxe batean, kontzertu batean, edo dena delakoan, atzean edo aldamenean egokitu zaigun umea dela eta (negarrez ari delako edo beste) ez gustura egon beharra? Zalantzarik gabe, ume horren gurasoek eskubidea dute leku horretan egoteko eta gozatzeko baina baita aldamenekoek ere. Gure eskubideak “bestearenak” errespetatzen diren marran hasten dira. Eta horrek ez du diskriminazioarekin zerikusirik.

Ni ez naiz sekula diskriminatua sentitu umeak izateagatik nonbaiten ez sartzea erabaki dudalako. Umeak hazi eta gero egin dut. Besteak errespetatu. Eta gozatu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120