Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:30etan

Jizz Jazz & Lagunak taldeak Bermeoko XX. Jazzaldia hasiko du asteartean

Agertokian batuko dira azken 30 urteetan taldeko partaide izan diren musikari batzuk

EP - 2017(e)ko ekainaren 26a, astelehena - 12:24etan eguneratua

Presentación del cartel de la XX edición del festival de jazz, Jazzber.

Jazzberren aurkezpena. (Foto: B. Udala)

Galería Noticia

Presentación del cartel de la XX edición del festival de jazz, Jazzber.

Bermeoko XX. Jazzaldia hasiko da asteartean, ekainaren 27an, Jizz Jazz &Lagunak taldearen kontzertuarekin. Jaialdiak lau emanaldi eskainiko ditu ostiralera arte, guztiak Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera eta doako sarrerarekin.

BILBO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Jizz Jazz Bermeoko musika eta kultur taldearen 30 urteak ospatuko dira astearteko emanaldian, eta Kafe Antzokiko agertokian batuko dira azken urteetan taldeko partaide izan diren musikari batzuk.

Asteazkenean, ekainaren 28an, Leo Minax &Mistoquente talde brasildarraren txanda izango da. "Soinu akustikoaren, bat batekotasunaren eta askatasunaren aldeko apustua" egiten du Madrilen bizi den abeslari brasildarrak. Bere sentiberatasuna islatzen du bere sei diskoetan, eta "Trinta" izeneko azken lana aurkeztuko du Bermeon.

Halaber, freejazz, esperimental, heavy metal, rock eta erritmo korapilatsua erakutsiko ditu Malstrom hirukoteak ostegunean, ekainaren 29an. Taldea estiloari dagokionez sailkatzea zaila da, ez baita oso ohikoa. Gitarrak, saxofoiak eta bateriak osatzen dute Malstrom, eta "gaur eguneko jazzaren aukerei buruzko ikuspegi indartsua eskaintzen du".

Bukatzeko, Claudio Jr de Rosa Jazz 4tet taldeak eskainiko du jazzaldiaren azken kontzertua ostiralean, ekainaren 30ean. De Rosa musikagile, moldatzaile eta saxofonistak nazioarteko hainbat sari irabazi ditu. 2016an sortu zuen bandarekin, berak sorturiko doinuak eta estandarrak eskainiko ditu Bermeon.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120