“Maitasuna ez da erosten. Har nazazu zeuretzat”

Bilboko udalak animaliak etxeratzeko kanpaina jarri du martxan

2016an, 236 txakur eta 190 katu abandonatu edo galdu zituzten euren jabeek;norbaitek etxerako noiz hartuko zain daude

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 26a, astelehena - 12:31etan eguneratua

Bilboko udalak animaliak etxeratzeko kanpaina jarri du martxan.

Bilboko udalak animaliak etxeratzeko kanpaina jarri du martxan.

Galería Noticia

Bilboko udalak animaliak etxeratzeko kanpaina jarri du martxan.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak animaliak etxerako hartzeko kanpaina jarri du abian gaur. “Maitasuna ez da erosten. Har nazazu zeuretzat” leloarekin, 3.000 esku-orri banatuko dira udal zentroetan, zentro publikoetan eta kalean, animalien adopzioari buruzko informazioarekin. Bilbobuseko unitate batzuetan ere ekimenaren irudia jarriko dute.

BILBO. Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak eta Saileko zuzendariak kanpainaren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur egin den prentsaurrekoan. Bertan izan dira, baita, animaliei etxea aurkitzeko lan zail honetan Udalarekin lankidetzan diharduten elkarte bietako kideak ere: Anduriña Palomares, APA Puppy Bilbao elkartearen izenean, eta Rocío Alonso, Felinos Bilbao Elkartearen izenean.

Kanpaina honen bidez, zifrak leundu nahi dira. Izan ere, 2016an 236 txakur eta 190 katu abandonatu edo galdu zituzten euren jabeek eta orain, norbaitek etxerako noiz hartuko zain daude. Diezek herritarrei eskuzabalak izateko eskatu die. “Gure txakurren eta katuen ongizatearen aurreneko urratsa identifikazioa da. Galdu edo lapurtu ondoren animaliak aurkitzeko modurik eraginkorrena mikrotxipeko identifikazioa da. Gainera, txakurren kasuan, derrigorrezkoa da”.

Asko dira urtero-urtero Bilboko kale eta espazio publikoetan jabeek abandonatzen dituzten animaliak eta horregatik, ez dituzte ez identifikatzen ez erreklamatzen. Osasun eta Kontsumo Sailak, galduta edo abandonatuta hara eta hona kontrolik gabe dabiltzan txakurrak eta katuak Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroan, Artxandan (Saratxebidea, 15) jaso eta zaindu egiten ditu jabeek jasotzen dituzten arte edota adopzioan ematen diren arte.

Lankidetza-hitzarmenak animalien babeserako elkarteekin

Azken helburua da jendeak animalia horiek etxerako hartzea eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatuta ditu animaliak babesteko elkarte birekin: APA Puppy Bilbao elkartearekin, txakurrentzat, eta, Felinos Bilbao elkartearekin, katuentzat.

Etxerako har daitezkeen txakurren eta katuen zerrenda bat dago, Udalarekin lankidetzan diharduten animalien babeserako elkarteen webguneetan argitaratzen dena: www.puppybilbao.org helbidean, txakurrak eta www.felinosbilbao.org helbidean, katuak. Hala ere, animalia bat etxerako hartu nahi dutenek harremanetan jarri behar dute elkarte horietako arduradunekin, telefonoz edota posta elektronikoaren bidez. Zalantzarik izanez gero, Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentrora ere deitu daiteke (944 271 470).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120