Zirrikituetatik begira

Tximeletak eta gizakiak

Juanra Madariaga - Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

MONARKA tximeletak 4.000 kilometro inguru kurritzen ditu AEBetako iparraldetik Mexikoko Michoacaneko basoetara joateko. Milioika migratzen dute, leku batetik beste batera, sen atabikoak gidatuta, barruko indar ulertezinak bultzatuta. Lepidoptero hauek duten arrazoia sinplea da: amodioa. Bikotea topatu nahi dute eta intsektuen amodioa egin. Muturreko bidaia da ia bederatzi hilabetez bizi den pinpilinpauxa koloretsuarentzat;hogeita hamar egun intentsuz aritzen da hegan, eta ehun kilometro pasatxo egiten ditu egunero. Batzuetan bizitza arriskatu egiten du eta ez da gutiziatzen duen tokira inoiz ere heltzen. Bai, asko eta asko bizi behar duten arrisku handiengatik bidean hiltzen dira.

Behin, Mexikoko toki horretan elurra egin zuen erruz, eta milioiak lurrera erori ziren izozturik. Konglomerazio handia izan zen hura. Tximelei gerta-tzen zaiena, beste animalia bati ere gertatzen zaio: gizakiari.

Errefuxiatuak deitzen dira, eta milioika ere, lurraldea utzi eta beste toki batera lekualdatzen dira migrazio lazgarrian. Horiek ere egoera beldurgarriak pairatu behar dituzte (xenofobia, arrazakeria, esklabotza, gosea…), eta kopuru handi bat bide horretan hiltzen da. Mundu mailan agitzen den drama humanitarioa dugu hau. Kasu horretan, tximeleta eta gizakien arteko desberdintasunak asko izan daitezke (intsektuek hego ederrak dituzte, eta gizaki apur batzuek izan ditzakete zorte hori, ikusten ez zaizkien arren), baina niri bi datozkit burura. Gizaki errefuxiatuak ez dira amodioarengatik mugitzen, gatazka politiko-militarrek, genozidioek eta egoera sozioekonomikoek kastigaturik baizik. Bizitza berri bat non sortu bilatzen ari dira. Eta bi, tximeletek ez daukate bidean nork lagundu, gizakiek bai. Hala ere, azken kasu honetan espezie bereko animaliek nahiago izaten dute zuzengabekeria, bidegabekeria eta indarkeria horren arazoaz ez jabetu, eta euren bizitza estatikoekin jarraitu.

Dozena bat urte baino gehiago pasatu dira, 2001. urtean, Nazio Batuen Batzar Orokorrak ekainaren 20a pertsona errefuxiatuen eguna izendatu zuela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120