Zirrikituetatik begira

TopArte

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

DeNOK eraman genituen eskuak burura sukaldariak bekadunak kobratu gabe lan egin behar zutela aldarrikatu zuenean, ez esan zuena astakeria iruditzen zaigulakoz, denok dakiguna xalo-xalo esan zuelakoz baizik. Ez dago ezer neoliberalismotik kanpo, neoliberalismoa da dagoen bakarra. Hala ere, oraindik erreparoren bat edo beste eragiten digu neoliberalismoa ezartzen duena erakunde publikoa baldin bada, Euskadi va bien-go erakunde horietako bat, demagun Guggenheim museoa.

20. urteurrena ospatzeko museoak TopArte delako ekimena sortu du, besteak beste. TopArte aurrera eramateko 200.000 eta 100.000 eurorekin lagundu dute Bizkaiko Diputazioak eta BBK-k, hurrenez hurren.

TopArteren helburua da “Euskal Herriko arte proposamenak kohesionatu, aberastasuna eta aniztasuna transmititu eta jendeari diziplina askotako ekitaldiak eskaini”. Kaleko hizkeraz: bertako artista eta eragile kulturalak beren ekimenak egitea museoan, Guggenheimen sortzetiko xedea, bestalde, nire irudiko 20 urte hauetan gehiegi bete ez duena. Batek, bere inozentzian pentsatuko luke, eragile horiek ez direla bekadun aukeratu badituzte, izango dutela izen bat eta museoak kontratazio politika egokiarekin ordaindu diela. Halaxe da? Museoak jaso dituen 300.000 mila euro horietatik zenbat ailegatu dira bertako artista horiengana? Ala enpresa pribatu askotan bezala eredu neoliberala erabili da espazioa utzi eta ekitaldien produkzio guztia bertako artista eta eragile horien lepo utzirik? Hala balitz lotsaemangarria litzateke, oso. Izan ere, museoa diru publikoa jasotzen duen patronatoa da, zeinak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Diputazioa baititu partaide. Zertan lagunduko luke bertako artea kohesionatzen eredu neoliberala onartu izan balitz?

Susmoa dut artista horiei ez zaiela gehiegi pagatu. Ez dago ezer liberalismotik at, lehen esan dudan bezala. Hala bada, faborez, gorde zuendako “museoak bertako artea kohesionatu eta laguntzeko” helburuaren matraka. Oi Oteizak burua altxatuko balu!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120