Bost pertsona zauritu dira Euskadiko errepideetan gaur arratsaldean izandako bi trafiko-istriputan

EAEko errepideetan 18:00ak arte izandako trafiko-istripuen eta biktimen balantzea

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 24a, larunbata - 21:40etan eguneratua

Bi emakume eta hiru gizonezko zauritu dira gaur, ostirala, Euskadiko errepideetan izandako bi istripu larrienetan. Amorebieta-Etxanon lau pertsona zauritu dira gaur arratsaldean bi autok eta kamioi batek aurrez aurre elkar jo dutenean N-634 errepidean. Araban auto baten gidaria zauritu da A-1 errepidean, Armiñon parean, autoa errepidetik atera eta erdibitzailearen kontra jo ondoren.

BILBO. Lehenengo istripua arratsaldeko ordu biak eta bostean gertatu da, Audi A3 auto batek, Man kamioi batek eta Toyota Prius batek elkar jo dutenean N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, Donostiarako noranzkoan. Lau pertsona, hiru gizonezko eta emakume bat, zauritu dira istripuan, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte hainbat anbulantziatan.

Ezbeharraren ondorioz bi noranzkoetan moztu behar izan da errepidea hainbat minututan biktimak artatu eta ibilgailuak errepidetik atera ahal izateko. Bi autoen eta kamioiaren posizioa dela eta, bertaratu diren ertzainek AP-8 autobidetik eta Amorebieta-Etxano barrutik desbideratu behar izan dute trafikoa. Auto-ilarak Iurretaraino iritsi dira nahiz eta Bilborako noranzkoan errail bat egokitzea lortu den pasabide alternatiboa emateko.

Arratsaldeko lauak laurden gutxitan erretiratu dira ibilgailu guztiak eta amaitu dira errepidea garbitzeko lanak, eta bide-zatia normaltasunera itzuli da.

Bigarren istripua arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu da Arabako Armiñon parean.  A-1 autobidean Irungo noranzkoan zihoan Opel Astra auto bat errepidetik atera da eta erdibitzailearen kontra jo du Ribabellosa baino apur bat lehenago.  Istripua izan duen turismoaren gidariak, 22 urteko emakumezkoak, zauri arinak izan ditu eta anbulantzian eraman dute Gasteizko Santiago Ospitalera.

Arratsaldean zehar auto-ilarak ere sortu dira AP-8 autobidean, Irunen, Biriatouko mugan, kamioi ugari bildu denez. Frantziarako noranzkoko ibilgailu astunen ilara 5 kilometrokoa zen ohar hau argitaratu den orduan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sucesos

ir a Sucesos »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120