Ia 400 pertsonak parte hartu dute hiriaren 717. urteurrena ospatzeko antolatu diren Udaletxerako bisita gidatu berezietan

Bilboko Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuen ziklo berezi hau "Hiriaren Astea" delako ekitaldi-sortaren barruan antolatu da.

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 24a, larunbata - 18:19etan eguneratua

Ayuntamiento

Fotografía de archivo del Ayuntamiento de Bilbao iluminado.

Galería Noticia

Ayuntamiento

Bilboko Udaletxerako bisita gidatuen bigarren ziklo berezi honek –aurrekoa apirilean egin zen, Udaletxearen 125. urteurrenean– erantzun azkarragoa izan du, eta dexente igo da Bizkaiko gainerako udalerrietatik etorritako pertsonen kopurua.

BILBO. Ia 400 pertsonak parte hartu dute Bilboko Udaletxeko eraikin nagusia ezagutzeko “Hiriaren Astea” delako ekitaldi-sortaren barruan antolatu den bisita gidatuen ziklo berezian.

Guztira, doako 13 bisita berezi egin dira, ekainaren 13an, 14an, 15ean, 19an, 20an, 21ean eta 22an, arratsaldez (17:30ean eta 19:00etan), goizez egiten diren ohiko bisitaldien osagarri gisa.

Hiriaren sorreraren 717. urteurrenarekin bat eginez antolatutako bisita-ziklo berezi honen berezitasun gisa, ikustaldi guztiak Udaletxeko ate nagusian hasi dira, hortik abiatzen baitzen Udaletxe barruko gela garrantzitsuenak ezagutzeko ibilbidea.

Bi aste hauetan, guztira, 370 pertsonak parte hartu dute Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuen ziklo berezi honetan. Horietatik 337k bisita gaztelaniaz egin dute (programatutako 11 ikustalditan) eta gainontzeko 33ek euskara (2 ikustalditan).

Jatorriei dagokienez, parte-hartzaileen % 52,24 Bilbokoa izan da (197 pertsona) eta % 45,68 Bizkaiko gainerako udalerrietakoa (169 pertsona), baina horiekin batera, Murtziako 2 pertsonak eta Danimarkako beste 2k ere parte hartu dute ekimen honetan.

Orohar, Bilboko Udaletxerako bisita gidatuen bigarren ziklo honen deialdiak –aurreko zikloa apirilean egin zen, Udaletxearen 125. urteurrenean– erantzun azkarragoa izan du, eta dexente igo da Bizkaiko gainerako udalerrietatik etorritako pertsonen kopurua.

Bilboko Udaletxeko eraikin nagusia ezagutzeko bisita gidatuen bigarren ziklo berezi hau “Hiriaren Astearen” barruan antolatu da. Hilaren 9tik 18ra bitartean herritarren partaidetzari irekita antolatu den jarduera-programa honen barruan, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunaren ohiko harrera, Bilboko Bandera igotzeko ekitaldia, Gau Zuriaren edizio berri bat eta Udal Korporazioaren ohiko desfilea eta Hiriaren sortzailearen omenezko lore eskaintza herritarra egin dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120