Artxandako funikularrak aurten ere Tripadvisor bikaintasun agiria lortu du

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 24a, larunbata - 18:13etan eguneratua

Artxandako funikularra.

Artxandako funikularra.

Galería Noticia

Artxandako funikularra.

TripAdvisor web orriaren erabiltzaileen iritzien bidez ematen den agiri hori iaz eta aurten ere lortu izana bere eginkizunaren aitorpena da funikularrarentzat.

BILBAO. Gehienbat bidaiarientzat eta turistentzat den web orria erreferentea da mundu osoan. 150 milioitik gora iruzkin jasotzen ditu urtero.

Funikularrak zapatu guztietan, 11:30ean, doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.

Artxandako Funikularrak bi urtean alderreskan lortu du bikaintasun agiri, 2016an eta 2017an, hain zuzen. Agiri horren zazpigarren edizioa izan da aurtengoa. TripAdvisor web orriaren erabiltzaileen iritzi onen bidez eman ohi da sari hau.

Gehienbat bidaiarientzat eta turistentzat den web orria erreferentea da mundu osoan. Lau milioi entitateren 150 milioitik gora iruzkin eta balorazioa jasotzen ditu urtero.

Bikaintasun-agiri hau argitalpen horietan oinarritzen da eta turisten eta bidaiarien iritzi onak sarri jasotzen dituzten lekuei eta establezimenduei ematen zaie.

Artxandako funikularrak 2016an berriro hautsi zuen erabiltzaile kopuruaren marka. 773.487 pertsonak erabili zuten, hain zuzen ere aurreko urtean baino % 6,11 gehiagok.

“Aurtengo lehenengo 6 hilabeteetako datuek baieztatzen dute 2017rako itxaroten genuen neurriko gorakada;erabilera lokalak eta turistikoak ere gora egin dute aldi berean, eta hori 2016an eta 2015ean (mendeurreneko urtea) izandako zifra izugarrien ostean” azaldu du Alfonso Gil, alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak.

Funikularrak Castaños auzoa eta Artxanda lotzen ditu 3 bat minututan. Maiztasuna 15 minutukoa da, bidaiari asko pilatuta egon ezik. Horrelakoetan maizago ibiltzen da geltokietan bidaiarien pilaketak kendu arte.

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean funikularrak udako ordutegia du, hau da astelehenetik eguenera 07:15etik 22:00etara;barikuetan, zapatuetan eta jai-bezperetan 07:15etik 23:00etara;domeketan eta jaiegunetan, berriz, 08:15etik 22:00etara.

Funikularrak zapatu guztietan, 11:30ean, doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Talde bakoitzean gehienez 30 lagun daude;hortaz, beharrezkoa da aldez aurretik egitea eskaera Udalaren 010 /94 401 00 10 telefonora deituta 08:00etatik 20:00etara bitartean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120