Uribe-Txorierri-Mungialdea

Zamudio bere Euskal Jaia berezia ospatuko du bihar

Aurten, nobedade bezala ‘Lagatzu Xtreme’ lehiaketa egongo da, proba fisiko, kultural eta musikalekin

Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Iazko Euskal Jaiaren parteideak.

Iazko Euskal Jaiaren parteideak. (Argazkia: Lagatzu Taldea)

Galería Noticia

Iazko Euskal Jaiaren parteideak.

Zamudio- Bihar Zamudiok bere Euskal Jaia ospatuko du, Lagatzu taldearen eskutik. Aurtengo edizioan, Lagatzu Xtreme lehiaketa izango du nobedade nagusi bezala. Lehiaketa honetan, bai proba fisiko, kultural eta musikalak edukiko ditu bere aktibitateen artean. Honetaz gainera, Mannequin Challengederitzon proba ere izango da ikusgai. Oroar, 250 bat lagunek parte hartuko dute modu aktiboan ekitaldi euskaldun honetan, kopuru esanguratsua, antolatzaileen arabera. “Kontutan izan behar da, Zamudiok 3.200 biztanle dituela”, diote.

Lagatzu Xtremea 10:45etan hasiko da Lehendakari Agirre plazan eta bertan, herriko koadrilek parte hartuko dute lehiaketa honetan. Taldeak osatzeko baldintza bereziak eskatzen dira: alegia, “12 partaide edukiko dituzte talde bakoitzak, eta genero bakoitzeko, 5 partaide izan behar dituzte”. Gutxienez, lagun bi izan beharko dira 50 urtetik gorakoak eta beste bi 12urtetik beherakoak. Lehiaketaren aurkezlea, Joseina Etxeberria irratiko esatari famatua izango da.

“Egunean bertan argituko dugu sekretua. Bakar bakarrik esan dezakegu oso ikusgarria eta koloretsua izango dela. Esan dezakegu, bestalde, edonork egiteko moduko frogak izango direla. Ez dadila inor beldurtu”, diote Lagatzutik. - Patxi Arostegi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Uribe kosta - Txorierri

ir a Uribe kosta - Txorierri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120