denboraldia agurtzeko kontzertuan

EHUko Abesbatzak pop eta rock abestiak interpretatuko ditu gaur Bilbon

EP - Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:06h

Bizkaia Aretoa

Bizkaia Aretoa (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Bizkaia Aretoa

BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak denboraldia agurtzeko kontzertua eskainiko du ostiral honetan, ekainaren 23an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan, Bilbon, eta azken hamarkadetan arrakastatsuak izan diren pop eta rock abesti batzuk aukeratu ditu.

Hain zuzen, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Queen, Elton John, The Police, Leonard Cohen, Michael Jackson, Toto edo Ken 7 moduko taldeen kantak interpretatuko ditu egindakoak, besteak beste. Emanaldia bukatzeko, Paul Barkerren "Roquiem" lana abestuko du.

Eli Mendiarazek (pianoa), Argoitz Arangurenek (gitarra), Cristina Larrañagak (baxua) eta Ander Zulaikak (perkusioa) ere parte hartuko dute kontzertuan, eta Aitor Biain Bidarte zuzendaria izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120