Ekainaren 26tik, uztailaren 2ra arte

Bilbok ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina jarriko du martxan

Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 23a, ostirala - 10:38etan eguneratua

Bilboko udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina datorren astean jarriko du martxan.

Bilboko udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina datorren astean jarriko du martxan.

Galería Noticia

Bilboko udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina datorren astean jarriko du martxan.

BILBO. Ekainaren 26an (astelehena) hasi eta uztailaren 2ra (domeka) bitartean, Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina gauzatuko du. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.

Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.

Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren;besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.

2016an egindako kanpainen datuak

Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 461.480 ibilgailuetatik 1.032 salatu zituen, hau da, guztien % 0,22. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120