eraso sexistak prebenitzeko

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera" kanpaina abiatu dute EAEn

Jueves, 22 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:56h

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera"

Galería Noticia

"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas"Jaietan ere Beldur Barik jarrera". Agresiones sexistas

BILBO. Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak bultzatuta, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalek lagunduta, "Jaietan ere Beldur Barik jarrera" kanpaina abian da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko.

Beldur Barik programaren barruan, udalei materiala banatu zaie jai giro eta eremuetan errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko.

Emakundek adierazi duenez, jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea "guztion kezka da, herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako".

Horregatik, eta jai guneetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko asmoz, Beldur Barik programaren barruan materiala bidali zaie EAEko udalei haren bidez herritarrak gai horrekin sentikortzeko eta inplikatzeko.

Zehazi, material horren barruan daude kartel bat, udalaren logoarekin pertsonalizatu daitekeena;pegatina bat jai guneetan banatzeko eta beste bat, playlist eta guzti, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko. Material guztia www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/kanpainak/#jai etanbb estekan lor daiteke.

BELDUR BARIK GUNEA

Emakunderen arabera, udalei proposatutako kanpaina hau "urrats txiki bat da, Beldur Barik Gunea ekimenaren barruan udaletan egindako esperientzia arrakastatsuetarako bide bihurtu daitekeena". Izan ere, Beldur Barik Gunean lan prozesuak betetzen dira gazteekin, jai eta aisialdi giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta aurre egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatzeko. Dagoeneko zenbait udalerrik urte osoan zehar lan egiten dute Beldur Barik Gunean, eta iaz 39 udalerrik parte hartu zuten.

Kanpaina bultzatzaileen iritziz, "jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa". "Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko", adierazi dute.

Hortaz, erakundeok "jarrera aktiboa" eskatu dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra, "errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120