Zirrikituetatik begira

Bitxiak

Josu Torre - Jueves, 22 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

POLITIKA gogoko dut, zalea naiz, bosgarren orrialdeko baztertxo edo zirrikitu honetan gehienetan nabarmen uzten dudanez;gehiegi nire lagun irakurle ba-tzuen iritziz. Inoiz izatekotan, asteon albiste eta motibo franko ditut aipamen soila egingo diodan arren. Batetik, berandu izan den arren, Europako Epaitegiak Atutxa, Knörr eta Bilbaori, Espainikoak injustiziz kendutako, ohorea berreskuratu diotela. Bejondeizuela! Judizio hori eta 2002.ean eman zuten -eta oraindik dirauen- Partiduen Legea sortu zirenetik harrezkero gorrotatutu izan ditut, eta azken hau dut oraindik. Inolako zen-tzurik ez eta min handia egin dituen erabakiak. Bigarrena, EH Bilduk hartu omen duen bide berria ere egunotan izan da. Akaso gauza serioegiak daitezke ironia erabiltzeko baina, Arnaldo Otegi alderdiaren buruzagi aukeratu dutela diotenean, ezin dut nire galdera egin gabe utzi, Zein zen edo zeintzuk ziren beste aukera(k)? Izendatu, paratu, proklamatu edo beste hainbat aditz erabil daitezke baina botazio hartan alternatiba zein zen gutxitxo aipatu dute, kanpora begira bederen.

Ziortzako bitxiak zorrean utzi nituen eta pare bat aipatu behar. Zurtz egina geratu nintzalako, kasurako, arratsalde erdian kotxea landan utzi, jertsetxo bat jantzi eta 40 urte inguruko neska bat elizaratu zenean. Areago eliza barrua ikusten joan ginenean isil isilian eserita, aldareari begira ikusi genuenean, luzaroan. Nontzabarria berriro, kanpoan berba lagun egin nuen andreari galdetu nion, “Sarri etortzen da, fede handia du nonbait”. Normala da esan zidan nire bidaiakideak. Balitza. Bestea, auzo hartako tabernara sartu ginenean, han ziren hiruzpalu gizonezkori berbabidea eman nien, nire euskara “Gernikatik harantzakoa” dela berehala asmatu zuten. Solasaean, besteak beste, Markina eta Ondarruko euskara izan genuen gaia eta hiri edo herri handietan politikoki okertzat dugun arrazismo berritua larru azaleko poroetatik dariola atzeman: “Ondarrun aspalditik dauden beltzak gure moduen eiten dute, bertokotu dira, baina burua eta aurpegia trapuz tapatzen dutenek, horiek ez dira gauza garbia.”

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120