irristaketa

Ilusioz eta gogotsu

Sopela Irristaketa taldeak Uribe Kostako patinaje artistikoko lehen txapelketa antolatu zuen, Urdulizko Iparralde kiroldegian. Babestutako ekitaldia izan zen

Miriam Rodríguezen erreportajea - 2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 12:10etan eguneratua

Urteotan txapelketara gonbidatu dituzten talde gustiei mesedea itzuli nahi zieten.

Urteotan txapelketara gonbidatu dituzten talde gustiei mesedea itzuli nahi zieten. (Jose Sampedroren argazkia)

Galería Noticia

Urteotan txapelketara gonbidatu dituzten talde gustiei mesedea itzuli nahi zieten.

Txapelketa bat antola-tzea ilusio handiko jarduera izaten da edozein kirol klubentzat. Ekainean hainbat egiten dira Bizkaia osoan zehar, eta hemendik kanpoko txapelketetan ere, ez da zaila izango Bizkaiko talderen bat aurkitzea. Eskolak amaituta eta uda hastear dela, Sopela Irristaketa Taldeak bere txapelketa propioa antolatu nahi izan zuen. Pasa den larunbatean izan zen, eta berezia izan zen, gainera, lehenengo edizioa baitzen.

Sopelako klubak hainbat hilabete zeramatzan ekitaldia prestatzen, ahalegin eta mimo handiz. Izan ere, hogei urteko ibilbidearen ostean, urteotan txapelketetara gonbidatu dituzten talde guztiei mesedea itzuli nahi zieten. Hala azaldu digu klubeko presidente Ernestok. “Hainbat txapelketatan egon gara eta guk ere talde horiek gonbidatu nahi genituen, beraz, gure txapelketa propioa antolatzea erabaki genuen. Duela bost hilabete hasi zen zoramen hau, eta klubeko partaide guztiek egin dute lan, bakoitzak bere egitekoarekin. Urte hasieratik ibili gara jendearekin harremanetan eta azken bi hilabeteetan gelditzeko astirik ere ez dugu izan”.

Horrela sortu zen Uribe Kostako patinaje artistikoko lehenengo txapelketa. DEIAren babesa izan zuen ekitaldiak. 130 patinatzaile inguru bertaratu ziren, baina txapelketan 100 inguruk hartu zuten parte. Euskadikoak izan dira batez ere, baina Errioxa, Soria eta Kantabriako talderen bat ere egon da. “Beti galdetzen digute ea Kantabriako taldeak faboritoak diren;egia da maila itzela dutela, baina guk ere sorpresa eman nahi dugu. Kanpora parte hartzera joan garenean, beti itzuli gara sariekin”, esan du presidenteak.

Ekitaldi hau antolatzeko, Sopela Irristaketa Taldeak Bizkaiko kluben laguntza izan du, hala nola Barakaldoko Baratzalde taldearena. Azken hori aditua da egiteko horretan. “Ez geneukan inolako esperientziarik, apur bat galduta geunden, eta gainerakoen antolakuntzan oinarritu ginen. Barakaldoko Baratzalde taldeak asko lagundu digu;beren musika-ekipoa ere utzi ziguten. Oso pozik gaude”, esan du presidenteak.

Kirolari dagokionez, goizeko bederatzietan hasi zen ekitaldia eta gaueko bederatziak arte luzatu zen. Ariketak maila indibidualean egin ziren, kategoriatan banatuta. Ariketa bakoitzak bi eta hiru minutuko iraupena izan zuen. Hainbat epaile arduratu ziren koreografia bakoitza puntuatzeaz. Behin txapelketa amaituta, bertako klubak erakustaldi eder bat egin zuen, ekitaldiari amaiera dotorea emateko.

Talde onenentzako trofeo berezi batzuk egin zituzten. Egurrezkoak ziren, patin ba-tzuen siluetarekin. “Zerbait originala egin nahi genuen”, esan digu Ernestok. Gainera, parte-hartzaile guztiek domina bat jaso zuten oroigarri moduan, janari eta edariz osatutako poltsaz gain.

Oroigarri eta sariez gain, bertaratutako guztientzako zozketa handi bat antolatu zuten. Euro bateko txartel bat erosita, 26 produktu-sortaren zozketan parte hartzeko aukera egon zen. Askotariko produktu zozkatu ziren: hegaldi bat parapentean, zartagin sorta bat, surfean ikasteko eskola bat… Denetarik!

Txapelketa Urdulizko Iparralde kiroldegian izan zen. Leku hori hautatzeko arrazoia azaldu digu presidenteak. “Sopelako Urko kiroldegian egin nahi genuen, baina ez dago patinatzeko moduko pista egokirik. Saiatu ginen, baina ez da ondo irristatzen, beraz, Urdulizko Udalarekin harremanetan jarri ginen eta Iparralde erabiltzen utzi ziguten. Hori izan da txapelketari Uribe Kosta izena emateko arrazoietako bat;azken finean, eskualde osokoa dela esan genezake.

Dena irten zen ondo. Klubekoek hilabeteetan izandako nerbioak baretu zituzten eta oso pozik agertu ziren pistara irtendako neska-mutilekin. “Maila ona dute eta koreografiak izugarriak dira. Gogor egin dugu lan eta patinatzaileek ilusio handia jarri dute”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120