Mendi Film Festival

Mendi Tour zirkuituak 8.500 ikusletik gora bildu ditu urte erdian

EP - Jueves, 22 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:31h

Esta imagen ilustrará el Bilbao Mendi Film Festival.

Bilbao Mendi Film Festival (Christoph Jorda)

Galería Noticia

Esta imagen ilustrará el Bilbao Mendi Film Festival.

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren azken edizioko ale onenak biltzen dituen Mendi Tour zirkuitua "sekulako datuak" eskaintzen ari da 2017an eta 8.500 ikusletik gora bildu ditu aretoetan, urte erdian egin diren 50 Mendi Tour saioetan.

BILBO. "Bistakoa da geroz eta hiri, herri eta jende gehiagorengana iristen ari dela mendiko zinemagintza Mendi Tour eskaintzari esker", jaialdiaren antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Euskal Herriko hainbat herritan  egindako saioekin batera, ekimena kanpoan ere zabaltzen ari da, eta Val d'Aran eta Luz Saint Sauveur Pirinioetako bailaretara, Kantabriara, Valentziara eta Mexikoko hiri garrantzitsuenetara iritsi da jada.

Urte bukaera bitartean, eta abenduko Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioa jomugan dela, beste hainbat Mendi Tour izango dira. Horrela, abuztuaren 19an saio berezia izango da Mundakan, "izar azpian egingo den lehen Mendi Tourra izango baita", eta urriaren 16tik 19ra, Madrilen lau eguneko Mendi Tourra osatuko da, Espainiako hiriburuan laugarrenez jarraian egingo delarik Mendi Tourra.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120