ikasleei "bidea errazten zaie"

HABEk gaitasun mailak egiaztatzeko deialdi irekiak C1 eta C2 mailetara zabaldu ditu

Jokin Azkueren esanetan, "ahozko jardunean jariotasunez aritzen direnen gaitasun komunikatiboa balioetsi nahi da"

ep - 2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 12:10etan eguneratua

HABEren azterketak.

HABEren azterketak. (David de Haro)

Galería Noticia

HABEren azterketak.

HABE erakundeak ebazpen bat argitaratu berri du, eta, horren bitartez, euskarazko B1 eta B2 mailez gain, aurten, lehen aldiz, C1 eta C2 gaitasun mailak ere egiaztatu ahal izango dira deialdi irekien bitartez. Horrela, maila hauek egiaztatu nahi duten ikasleei "bidea errazten zaie", orain arte, HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegietako ikasleek bakarrik egiazta zitzaketelako bi maila horiek HABEren deialdietan.

BILBO. Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "gizarte behar jakin bati erantzuten dio interesaturik dauden herritar guztiei zabaltzea C1 eta C2 mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko aukera".

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dagoen HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak gaitasun mailak egiaztatzeko bidea erraztu eta zabaldu nahi du neirri berriaren bitartez. Izan ere, aurrerantzean, euskara agiria atera nahi duen herritarrak aukera izango du zuzenean deialdiotan matrikulatzeko, beste inolako galbahetatik pasa gabe.

Orain arte ezinbestekoa zen euskaltegietako ikastaroren batean izena emanda izatea C1 (lehengo HABE 3, Hezkuntza Sailak kudeatzen duen EGAren eta Administrazioko hirugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) eta C2 (lehengo HABE 4, Administrazioko laugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) mailak HABEren ziurtagirien bitartez egiaztatzeko.

Aurtengo deialdiek beste berritasun bat ere badakarte. B1, B2 eta C1 mailetako idazmen proban gai izateko mugarrira heldu ez (15 puntu), baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu falta hori. Horretarako ezinbesteko baldintza izango da mintzamen proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristea mintzamen proban lortutako soberakinarekin.

Jokin Azkueren esanetan, "ahozko jardunean jariotasunez aritzen direnen gaitasun komunikatiboa balioetsi nahi da kalifikazio sistema honekin".

MATRIKULAZIOA ETA AZTERKETAK

Deialdi irekiko matrikulazio epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne. Izen ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, eta matrikula ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula ordaindu beharko ditu, baina jakin behar du egun, ordu eta leku berean bateratu ahalko dituela HABEk hainbat mailetako azterketak, matrikulazio kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.

Matrikulazio epea itxi eta hamar laneguneko tartean emango da argitara azterketen egutegia. Azterketen lehenengo fasea (idatzizko gaitasunen probak: irakurmena eta idazmena) urriaren azken asteen izango dira.

HABEren deialdietan egiazta daitezkeen mailen azterketa ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian (Baliabideak atala). Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio, azterketaria erabiltzaile aditua dela egiaztatzeko: ahoz zein idatzizko komunikazio egoeretan, erabiltzaile aditu gisa jariotasun eta zehaztasunez komunikatzeko gai dela frogatu beharko du. C2 mailako azterketa berriaren eredu bat argitaratu du HABEk aipatu webgunean.

Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua dagoen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako lau trebetasunetan (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena) azterketariak dituen gaitasunak neurtuko dituzte azterketok, beti ere HEOCean maila bakoitzerako ezarritako ekintza komunikatibo eta edukietara egokituta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120