‘On line’ euskal unibertsitatea Ikerkuntza, herriaren ardatz

Iñaki Alegria, Koldo Díaz. eta Xabier. Landabidea - Miércoles, 21 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

ASMOzaharra da euskal unibertsitatea;Interneten egonkortzearekin berritu eta zehaztu beharrekoa. Herri bat gara, baina ez dugu zazpi lurraldeentzako goi-mailako hezkuntza egiturarik;herri bat izan nahi dugu, baina muga administratiboak eta distantzia geografikoak direla eta, zenbait euskal herritarrek ezin dute bere herrian ez eta bere hizkuntzan ikasi.

Internetek, ordea, beste herri batzuek -Kataluniako Universitat Oberta de Catalunya, kasu- probestu duten aukera eskaintzen du: ikasketa ez-presentziala edo erdi-presentziala (blended learning…) burutzea, alegia. Bi estatu eta hiru administrazioetan banatuta dagoen gurea bezalako herri batentzat aukera bikaina da, orokorrean, herri-egiturak sortzeko eta, zehazki, Euskal Unibertsitatearen bidean sakontzeko.

Iazko UEUko lehen udako ikastaroan gai hori landu zen: Euskal Herrian dauden unibertsitateen lana zein egiten duten ekarpena aitortuz eta hauek duten espazioa errespetatuz, hutsune bat betetzeko asmoz eta Interneten aukera baliatuz, on line euskal unibertsitatearen gaia jorratu zen bertan. Lan horri jarraipena emanez, eta unibertsitateen arteko adostasunak bilatuz, UEUren bidez hainbat graduondoko eskainiko dira etorkizunean.

Herri ikuspegiaren eta elkarlanaren filosofia jarraituz, aurten ikerketari helduko diogu bihar Bilbon: Internet eta digitalizazioaren inguruko gaiak landuko dituen ikerketa-institutu baten beharraz arituko gara aurten, ingurune digitalaren aukerak landu dituzten hainbat unibertsitate, elkarte eta administrazioekin batera. Horretarako, gainera, Oxford Internet Institute-eko irakaslea den Victoria Nashen parte-hartzea izango dugu: gai hauen inguruko ikerketen eta zentro hauen garrantzia eta ekarpena ondo ezagutzen duen eta gaia bera kokatuko digun pertsona.

Ikerketa da aurrera egiten laguntzen gaituena: ezjakintasunaren aurrean, galdera egokiagoak planteatzen;herri gisa, gara-tzen. Eta Euskal Herrian ez gara hutsetik abiatzen: Ikerketak eta Doktorego-Tesiak egin dira ingurune digitala hainbat alorretan. IkerGazte kongresuan jakintza eremu anitzetatik egindako hauetariko lan batzuen berri izateko aukera izan genuen. Unibertsitateak ere ondo jabetu dira on line tresnen garrantziaz edukien berri emateko, hainbat elkarte Interneteko jardueren inguruko datuak bilatzen hasi dira eta administrazioek, ingurune digitalaren inguruko kezka erakutsi dute han-hemenka paratutako hainbat ekimenetan.

Norantza berean goaz, baina bakoitza bere kabuz era isolatuan eta norabide argirik gabe;hamaika agente pausu bera emateko esfortzu handia egiten ari diren unea bizi dugu. Elkarrekin bidea atseginagoa izateaz gain, errazagoa izango delakoan gaude eta urrunagora helduko garelakoan gaude: bakarrik ezinezkoa dena, elkarrekin errazagoa baita. Ondorioz, herri gisa ditugun baliabide eta indarrak partekatuz, aditu-aritu-administrazio ezberdinak elkarlanean jarriz, herritarren kezkak hobeto ezagutu eta hauei erantzun egokiagoa emango diogulakoan gaude.

Nor izatea eta nork egitearen egoa baino, zer eta nola egitea garrantzitsuagoa den momentu honetan asko dugu jokoan: hezkuntza, herria, oraina eta etorkizuna. Horretarako, beste herrietatik ikasiz, unibertsitate eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikerlariek haien ideiak partekatu, eztabaidatu eta garatu ahalko duten institutua sortzea, herri honetan ingurune digitalarekin egin den lanaren haria lotuko lukeen mugarri garrantzitsua litzateke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Opinión

ir a Opinión »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120