Zirrikituetatik begira

Esklabu zoriontsuak

Rikardo Arregi - Miércoles, 21 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

EGUNKARI batean sukaldaritza ikasten dabilen Jesús Núñez delako baten adierazpenak irakurri ditut: “Jendea kexuka dabil orduak direla eta, baina hamabost edo hamasei ordu lan egitea arrunta da ostalaritzan, azken batean gorputza ohitu egiten da”. Ai, gorpu-tza ohitu egiten da, bai, eta ez bada ohitzen, hor daude azken garaian telebista iragarkietan ugaltzen diren botika bizkortzaile horiek guztiak minak, nekeak, erorialdiak eta katarroak uxatzeko: kirola egiten duenak korrika egiten segitu beharko du, etxekoandre nekatuak etxekoei dena eskain-tzen segitu beharko du, adinekoak bizimodu aktibo derrigorrezkoa egiten segitu beharko du, langileak lanean segitu beharko du. Gorputz gaztea (Jesús Núñez gaztea izango da), gainera, azkarrago ohitu egiten da. Gorputza ohitu egiten da beti: zigor fisikoa arrunta zenean ere, gorputza ohitu egingo zela suposatzen dut. Zer da zaplasteko pare bat? Gorputzari zati bat kentzen diotenean ere (esku bat, demagun), ohitu egingo da. Gorputza ohitu egiten da beti, harik eta hiltzen den arte (barkatu heriotzarena gogoratzeagatik). Foucault bezalako filosofoek botereak gorputzak erabiltzeko eta bortxatzeko balialtzen dituen tresnak ederki azaldu zituzten. Gaur egun inoiz baino indartsuago dabiltza tresna horiek, askok sinetsi eta berenganatu baitituzte inolako arazorik gabe. “Gora kataiak!” aspaldiko aldarrikapen izugarriak bizirik dirau. Laster zortzi ordu mitiko haiek amets lausoren batean galduko dira.

Esklabu zoriontsuak, pentsatu dut Jesús Núñezen hitzak irakurtzean. Esklabu zoriontsuak eta ez Arriaga musikariarenak, hain zuzen ere. Esklabu zoriontsuz, edo gutxi gorabehera (“ma-o-menoezta?”) zoriontsuz inguraturik, zer egin? Ez sinestea sailburu baten hitzak, 650 eurorekin bizi daitekeela esaten duenean;sindikatuan segitzea eta, kontsolabide pobrea, ArriagarenEsklabu zoriontsuakobertura entzutea Luciano Francisco Comella-ren libretoa irribarrez irakurri bitartean: “Oh, qué afán, qué pena fiera despedaza el corazón;sin mi bien no es susceptible de consuelo mi aflicción”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120