Talaieroa

Batasunik gabe euskara galdua da

Erramun Osa - Miércoles, 21 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Idatzirik laga zigun Koldo Mitxelenak: “Ez da aski gure hizkuntzaren batasuna euskarak iraun dezan, ez hurrik eman ere;ez da aski, baina premiazkoa da, batasunik gabe ez baitu iraungo, bizi garen oraingo eta biharko mundu honetan. Batasuna eginik ere, gal daiteke;batasunik gabe galdua dago aldez aurretik”. Ematen du gure iragana ez dugula ezagutzen, hizkuntzaren batasuna hezurmamitzeko ahaleginen atzealdean dagoen arrazoi nagusia ez dugula barneratu... bizi nahi dugu, iraun nahi dugu, hiztun elkarte hegemonikoek dena berdintzeko duten joerak saihestuz.

Tokian tokiko aldaerak gure hiztun elkartea sakabanatzearen eta denboraren joanean ahultzen joan izanaren ondorio garbia dira. Bestelakoa zatekeen egoera Frantzia eta Espainia bezalako estatuak albo banatan eduki izan ez bagenitu eta euskararen herria mendean hartzeko mendeetako joera eta jarrera gauzatu izan ez balitz. Esanak-esan, hemen ez dago euskara adinako desafiorik etengabe irentsi nahi gaituzten inperioen aurka!

Diote euskara batua plastikozkoa dela, erabilera formaletarako ez besterik balio duela... eta tokian tokikoa erabili behar dugula nonahi eta nolanahi. Gure gabezien, utzikerien, euskararekiko axolagabe jardutearen erantzukizuna leporatzen diogu euskara batuari, gure adierazkortasun eta erraztasun falta berari leporatuz. Axularrek adierazten zigunez, ordea, ez dago hizkuntza kamutsik. Horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz zezaketen adina zorroztu ez dutenena da ardura.

Nago ez dakigula zertan gabiltzan tokian tokiko ahozko mintzajarduna bere horretan idatzira eramaten ari garenean;euskaldunok neke handiz sorturiko euskarazko hedabideak, horietako zenbait publikoak, hala moduzko esatariak bidelagun dutela, euskara narrasa darabiltenean. Konturatzen ote gara irratsaio edota telebista-saio horiek berdin entzuten dituztela Ondarroan, Maulen, Gasteizen, Karrantzan edota Tafallan? Halakorik entzuten ote dugu bestelako hizkun-tzen kasuan? Zergatik ote da? Eredua bera izan behar ote da eremu urriko irrati baten kasuan edo hedadura zabalagoko komunikabide bati buruz ari garenean?

Batzuek hurbileko kodea bakoitzak dakien horrekin, hainbatetan auzo lotsa sorrarazten duen horrekin lotzen dute ustezko komunikagarritasunaren edo aldian-aldiko modaren izenean... ez dakite euskararen biziberritzeari nolako mesedea, ekarpena egingo lioketen euskara lantzeko ardura hartu eta hurbileko eredua batasunaren bidetik eskaintzeko gauza balira. Kontua da euskara biziberritzeko ahalegin kolektibo hori berrartu eta indartu nahi dugun. Bestela alferrik ari gara!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120