Guggenheim Bilbao Museoan

Mauro Colagreco chefa bere sorkuntza prozesuaz mintzatuko da asteazken honetan

EP - 2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 13:35etan eguneratua

El Museo Guggenheim Bilbao una tarde de este verano

Guggenheim Bilbao (Pablo Viñas)

Galería Noticia

El Museo Guggenheim Bilbao una tarde de este verano

Mauro Colagreco sukaldariburuak sormenaren inguruan duen ikuspegia azalduko du hitzaldi batean Guggenheim Bilbao Museoan asteazken honetan, ekainaren 21ean. The World's 50 Best Restaurants zerrendaren barruan laugarren sailkatuta dagoen Mirazur jatetxeko chefa da Colagreco.

BILBO. Sukaldari argentinarraren lana xehetasunei jartzen dien arretan eta fintasun eta perfekzioarekiko duen grinean oinarritzen da.

Museo bilbotarrak jakinarazi duenez, sari gehien jaso duen sukaldari argentinarra omen da Calagreco, eta "Europako sukalderik txundigarrienetan" egonaldiak egin ondoren, Frantziako Menton hirian gelditu zen 2006an, Kosta Urdinaren bihotzean.

Colagrecoren hitzaldia izango da "Sormena Gastronomian" zikloaren hirugarren saioa. Guggenheim Bilbao Museoan egiten ari da zikloa 2017an zehar, eta nazioarteko sukaldari ospetsuek parte hartzen dute, euren ezagutza, esperientzia eta sukaldaritza jorratzeko duten modua partekatuz ikus-entzuleekin.

Halaber, hitzaldi zikloa TopARTE programaren baitan dago. Museoaren 20. urteurrena dela-eta sorturiko ekimena da, eta museoaren espazioak diziplina guztietako kultura eragile eta erakundeei zabaltzeko asmoa du, alegia, musika, zinema, bideo, dantza, antzerkia edo gastronomiari.

Hitzaldia eman eta hurrengo egunean, ekainaren 22an, Mauro Colagrecok "Ongi etorri. Cenas a cuatro manos" izeneko ekimenean parte hartuko du Josean Alija Guggenheim Bilbao Museoko Nerua jatetxeko sukaldariburuarekin.

Colagrecoren hitzaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta Entzungelan izango da, doako sarrerarekin. Halere, ezinbesteko da sarrerak aurretiaz hartzea, txarteldegian edo museoaren webgunean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120