MIRIBILLAKO, ZORROTZAKO ETA ELORRIETAKO HIRU PLAZATAN

Bilboko udalak 'Udako Liburutegiak' programa jarriko du martxan astelehenean

Udal Liburutegi Sareak prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 10:39etan eguneratua

Bilboko udalak 'Udako Liburutegiak'programa jarriko du martxan astelehenean.

Bilboko udalak 'Udako Liburutegiak'programa jarriko du martxan astelehenean.

Galería Noticia

Bilboko udalak 'Udako Liburutegiak'programa jarriko du martxan astelehenean.

Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 26an. Aurten, dagoeneko ohikoak diren “liburutegi-igerilekuez” gain, aire libreko hiru terraza ere jasoko ditu, irakurle guztientzako liburuekin eta prentsarekin eta jolasteko eta irakurketara bultzatzeko animazio jarduerekin txikientzat, Miribillako, Elorrietako eta Zorrotzako plazatan, uztailaren 14ra arte. Plazatan egongo diren liburutegi horiek goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

BILBO. Uztailaren 14tik aurrera, igerilekuek hartuko dute terrazen lekua, eta jarduera Txurdinagako eta Errekaldeko (Fango) igerilekuetara eramango da, eguzkia hartzeko eta bainatzeko dauden lekuetara. Oraingo honetan, aire libreko liburutegien ordutegia jarraitua izango da, 11:30etik 19:30era, egunero, abuztuaren 15era arte.

Kultura Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak zabaltzea da. Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dituzte guztien esku, eta umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dituzte.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere erabili ahal izango da. Horrela, irakurleek etxera eraman ahal izango dituzte interesatzen zaizkien liburuak, ezarriko den epearen barruan aisia gunean bertan itzultzeko baldintzarekin, Udal Liburutegi Sareko karneta ez duten pertsonek aldi baterako instalazioetan bertan eskatu ahal izango dute.

Egitaraua: Udako liburutegiak

1) PLAZAK

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra / Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 // 17:30-20:30

Miribilla: Gernikako Lorategiak

Zorroza: Azoka Plaza

Elorrieta: Elorrietako parkea

2) IGERILEKUAK

Uztailaren 15etik abuztuaren 15era / Egunero 11:30etik 19:30era

El Fango Kiroldegia

Txurdinagako Kiroldegia


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120