Igande honetan

Manuel Lekuona 2017 sarira hautagaiak aurkezteko epea bukatuko da

EP - 2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 12:05etan eguneratua

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

Galería Noticia

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

Eusko Ikaskuntzak banatzen duen Manuel Lekuona sariaren 2017ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea igandean bukatuko da, ekainaren 25ean. Sariaren iazko edizioko irabazlea Jean-Louis Davant izan zen, euskararen eta euskal kulturaren eremuan egin duen ahaleginagatik.

BILBO. Horrela, Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, hautagaitzak hiru eratara aurkez daitezke: Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren eskutik, Kontseilu Errektoreko, gutxienez, hiru kideren bitartez, eta Eusko Ikaskuntzako, gutxienez, haamar bazkideren bitartez.

Balio unibertsala, bizitzako ibilbidea, ekarpen adierazgarria euskal gizarte eta kulturari eta obraren dibulgazioa izango dira balioespen irizpideak. Saria banatu gabe ere gera daiteke, eta berdinketa izanez gero, hautagai bat baino gehiagori emateko aukera dago.

Saria erabakitzeko bi modutara emandako botoak zenbatuko dira. Alde batetik, Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez egingo da, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz.

Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da. Beste alde batetik, epaimahai instituzional baten bidez ere egin daiteke, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren erakundeetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak %30, Euskal Komunitate Globala %10 eta epaimahai instituzionala %60.

LURRALDE ETA GENERO OREKA

Halaber, Eusko Ikaskuntzak bermatuko du irabazleen zerrendak Euskal Herriko lurralde errealitate ezberdinak islatuko dituela. Gainera, "emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa" duela kontuan izanik, horrela jasotzen baita Estatutuen hitzaurrean, gertatu izan den desberdintasuna konpontzeko xedez, emakumezko hautagaien aurkezpena sustatuko du Eusko Ikaskuntzak.

Irabazlek Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat jasoko du irabazleak. Gainera, saritutako pertsonaren bio-bibliografia argitaratuko da. Sari banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean, saria eman eta hurrengo urteko lehen seihilekoan.

Esan bezala, 2017ko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea igandean amaituko da. Partaidetza birtualaren bozketa uztailaren 1etik uztailaren 31ra arte izango da, eta erabakia udazkenean zehar jakinaraziko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120