ostegunean UEUren Udako Ikastaroak

"Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldiarekin hasiko dira

EP - Martes, 20 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:09h

Las calles del entorno de La Alhóndiga se encuentran dentro de la segunda categoría.

Azkuna Zentroa (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Las calles del entorno de La Alhóndiga se encuentran dentro de la segunda categoría.

BILBO. Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 45. Udako Ikastaroak hasiko dira ostegunean, ekainaren 22an, "Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldiarekin. Ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan izango da, 09:45etik aurrera, UEUk jakinarazi duenez.

Antolakuntzak adierazi du gutxi direla orain arte ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, ez bada alde teknologikotik. Hutsunea bereziki gizarte zientzietan eta diziplinen arteko ikuspuntutik sumatzen du UEUk, eta horregatik gai hauek ardatz dituzten ikerlariak bildu zituen Ikergazte biltzarrean maiatzean.

UEUrentzat "estrategikoa" den jardunaldiaren helburuak dira Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea, Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea, eta unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120