Zirrikituetatik begira

Gaiak

Por Pilar Kaltzada - Martes, 20 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

HITZAK nola osatzen ditugun ikustea argigarria da, asko esaten duelako mundua ikusteko dugun maneraz. Errefuxiatu esaten diegu, eta bitxia da gero, izatekotan, errefuxiatugaiak direlako. Aterpe eta babesaren bila ihes egin behar izan dute nork bere infernu domestiko partikularretik, nork bere dramak bultzatuta, baina guk, errefuxiatu esaten diegunok, ez ditugu ez aterpetu ezta babestu ere. Eta hala ere, errefuxiatu esaten diegu, eta pankartak jartzen ditugu herriko udaletxe eta sarrera-irteeratan, geurean nahi ditugula adierazteko. Nahi eta ezin.

Beraiek iheslari direla esango dizute, edo derrigorrez deserriratuak, edo borroka galdutakoak. Gutxik erabiltzen du berba hori, errefuxiatu, bere burua izendatzeko. Askok lehen aldiz ikusiko dute paper baten idatzita bizitza osorako marka ezarriko dien berba hori aitortzako eskabide ofiziala betetzeko unea iristen denean. Eta une horretan, agian, hasiko dira sinisten bizi izandakoa ez dela amesgaizto bat, ez dela behin-behinekoa, eta beharbada orduan jabetuko dira ihesa beti ikean gora egiten den bidaia luzearen lehen urratsa baino ez dela.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik ez da munduan izan orain dagoen errefuxiatu-kopururik, eta urtez urte, gora egin du. Orduko kalapitaren ostean eratu ziren nazioartean gaur egungo babes-erakunde eta mekanismoak, baina nabarmen da ez direla nahikoak, ezta beharbada egokienak ere. Nola aterpetu dezakegu bere herritik bertatik ihes egiterik ez duena? Nola ulertu, eta ulertarazi, ez daudela geure herrietako mugetan ate-joka geurea den zerbait eska-tzeko, berea eta berezkoa duten duintasuna babesteko baizik?

Nazio Batuen Erakundeak 2001. urtean erabaki zuen gaurkoa Errefuxiatuen Mundu Egun izatea. Eta gaur, atzo bezalaxe eta bihar jazoko den legez, minutu bakoitzean 24 pertsonek ihesari ekingo diote, beste herri batera, edo beren herrietako mugen barruan. Hora iristeko bost minutu behar izan badituzu, irakurle, atera kontua: denbora-tarte labur horretan 120 izango dira derrigorrez deserriratuak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120