Edukiontzi marroiak

Bilboko Udalak bosgarren edukiontzia zabalduko du Santutxu eta Solokoetxe auzoetara

Edukiontzi marroian jatorri begetaleko (fruta, barazki, lekale, ortuari eta holakoen hondakinak, ogia, opilak eta fruitu lehorrak) kozinatuak eta gordinak batu daitezke, baita loreak eta landareak ere.
  
   

DEIA - Martes, 20 de Junio de 2017 - Actualizado a las 13:53h

Edukiontzi marroiak. Contenedor marrón

Edukiontzi marroia (DEIA)

Galería Noticia

Edukiontzi marroiak. Contenedor marrón

Bilboko Udalak abian jarri du gai organikoak bereizita batzeko edukiontzi marroia zabaltzeko laugarren fasea. Guztira 106 edukiontzi marroi jarri berri dira 4. Barruti osoan zerbitzua emateko eta 5. Barrutian ere hasteko.

BILBAO.  Laugarren fase honekin edukiontzi marroia bilbotarren % 45en esku jarriko da. Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean zabaltzen ari da bosgarren edukiontzia apurka-apurka Bilbon.

Hondakinak hobeto aprobetxatzea da gai organikoa bereizita hartzearen helburua, hain zuzen, ingurumenerako, ekonomiarako eta osasunerako ona delako. Hondakin guztien % 40 gai organikoak dira. Hortik hondakin horiek behar bezala tratatzeak inguruarentzat duen garrantzia.

Edukiontzi marroian jatorri begetaleko (fruta, barazki, lekale, ortuari, landare, lore eta holakoen hondakinak, ogia, opilak eta fruitu lehorrak) kozinatuak eta gordinak batu daitezke. Hondakin horiek bildu ondoren konposta egiteko instalazioetara eramaten dituzte. Konposta lurraren ongarria da eta, besteak beste, lorazaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean erabiltzen dute.

Edukiontzi marroiek, besteek ez bezala, sarraila dute eta sarraila giltzaz zabaltzen da. Kalitateko konposta egiteko, edukiontziaren erabilera ekimenarekin konprometituta dauden pertsona ondo informatuek bermatzea da kontua.

Bilboko Udalak, aurreko faseetan bezala, informazio-bilerak antolatu ditu auzoetan. Familiak materiala hartzen ari dira gai organikoak bereizita batu ahal izateko. Hain zuzen, 10 litroko zakarrontzi bat, alde guztietatik aireztapena duena, hatsa ekiditeko;edukiontzi marroia zabaltzeko giltza, konposta egiteko balio duten poltsak eta azalpenak batzen dituen foileto bat, zein hondakin bildu eta zein ez jakiteko.

Kanpaina atzo hasi zen eta uztailaren 6an amaituko da. Ekimen honen bidez hala nahi duten familia guztiei parte hartzeko aukera eskaini nahi zaie, etxeetan sortzen dituzten hondakin organikoak edukiontzietan bereizita uzteko. 16 eguneko kanpaina burutuko da.

Bilboko Udalak birziklatu daitezkeen zati guztiak bereizita biltzeak, Bizkaiko hondakinen plan integrala betetzeari begira, duen garrantzia gogorarazi nahi du. Hori Europa Batasunak emandako zuzentaruekin bat etorrita. Izan ere, hondakinen pizu guztiaren % 50 gutxienez bereizita bildu behar da 2020rako, geroago berriro erabiltzeko edo birziklatzeko. Horiek horrela, herritar guztiak kontzientziatzea oso garrantzitsua da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120