338.300 euro bideratuko ditu

Bilboko Udala 2017. urtean kirola sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du

Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, 338.300 euro bideratuko ditu ekitaldi honetako diru-laguntzen deialdira.

DEIA - Martes, 20 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:25h

Niños practicando deporte

Niños practicando deporte (DEIA)

Galería Noticia

Niños practicando deporte

Bilboko Udalak berriz ere eutsi dio hirian kirola bultzatu eta sustatzeko apustuari, eta mantendu egin du inbertsio ahalegina, hiriko kirol federazio, klub eta elkarteei diru-laguntzak ematera bideratutako aurrekontu partidan.

BILBAO. Era horretan, Udalak 2017rako 338.300 euro bideratu ditu guztira, kirol elkarteek ekitaldi honetan sustatu eta egindako hainbat jarduera eta programa diruz laguntzeko. Udalaren kirol arloko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago.

Egingo diren kirol programen ezaugarriak identifikatzeko eta Bilbao Kirolak erakundearen bidez Udalaren diru-laguntzak bideratzeko, Bilboko Udalak bost jarduera lerro banatu ditu.

Lehenengoa honetarako dago zuzenduta: kirol orokorretara, eta kirol minoritarioetarako berezitasunekin, futbolerako (7, 9 eta 11, kanpoko zelaietan) eta joan-etorrietarako. Gizarte eta federazio zereginak garatzeko eta kirol erakunde eskatzaileen desplazamenduetarako zuzenduko da. Jarduera lerro horretara 163.300 euro zuzenduko dira.

Diru-laguntzen bigarren lerroa Bilbon egiten diren kirol programak egitera zuzenduta dago;programa horiek aukera eman beharko dute guztiok parte hartzeko, horrela, kirol praktika osasungarria, atsegin hartzekoa, integratzailea eta jarraitua izatea lortuko da. Programa diruz laguntzeko 13.000 euro bideratuko dira.

Laguntzen 3. lerroak kirola eta hiria sustatzeko aldizkako kirol ekitaldiak garatzea du helburu, eta 57.000 euro aurreikusten dira ildo honetarako.

Emakumezkoen kirola eta emakumeek kirolaren alor guztietan parte har dezaten sustatzea, eta neskak eta emakumeak kirola egiten ikusarazten dituzten programak sustatzea du helburu diru-laguntzen laugarren lerroak. 85.000 euro bideratuko dira helburu horretarako.

Kirol egokitua sustatzea eta kirola desgaitasuna duten pertsonak sozialki integratzeko tresna gisa erabil dadin bultzatzea Bilboko Udalaren politiken ardatz estrategikoetako bat da. Hori oinarri hartuta, kirolerako diru-laguntzen 5. lerroa Bilboko kirol egokituaren alorrera zuzenduta dago. Bilboko Udalak 20.000 euro zuzenduko ditu aniztasun funtzionala duten pertsonez osatutako talde edo klubentzat, aniztasun funtzionala duten bakarkako kirolarientzat, osotasunean aniztasun funtzionala duten pertsonen jarduera fisikoa bultzatzeko kirol programak garatzen dituzten edo gizartearen sektore horri zuzendutako kirol ekitaldiak egiten dituzten pertsonentzat.

ESKAERAK IZAPIDETZEA

Diru-laguntzen bost jarduera lerroetako eskaerei dagokienez, Diru-laguntzak emateko deialdiak ikusi edota inprimakiak deskarga daitezke Bilbao Kirolak erakundearen webgunearen bitartez, helbide honetan: www.bilbaokirolak.eus.

Izapidetzeei dagokienez, honela egin daiteke: eskaerak promocion@kirolak.bilbao.eus helbide elektronikora bidalita, edo Bilbao Kirolak erakundearen egoitza nagusira joanda (Nafarroa kalea 5, 4.a).
Deialdiak lerro bakoitzaren prozedura arautzen duten oinarri espezifiko batzuk ditu;besteak beste, alderdi hauek ditu: eskatzaileak, diru-laguntzetarako kopuruak, etab.

Diru-laguntzak jaso nahi dituzten elkarte, klub, federazio edo pertsonek Diru-laguntzak emateko deialdietan zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Diru-laguntzak emateko deialdien testua Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko arautzen dituen Ordenantza Orokorrak arautzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120