Zirrikituetatik begira

So easy

Ana Urkiza - Lunes, 19 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

beHIN, kargu handiko enpresari batek, euskara ikasteko astean 4 ordu ateratzera helduko ez balitz, gauzak gaizki egiten arituko litzatekeela aitortu zidan. Euskara ikastea eta denbora kudeatzen jakitea maila berean jarriz.

Euskara ez ikasteko estakuruak milaka ezagutarazi dizkigute. Beltran de Herediak aipatutakoa,aldiz, orain arteko makurrena (eta hortik gora). Ordua da, behingoz, lanpostu publikoetan eta, batez ere, herritarrei zerbitzu zuzena eskaintzen zaien horietan, elebitasuna eskakizun ezinbestekoa izatea. Aspertuta gaude, jada, medikuari gaitza sendatzeko eskatu behar zaiola entzuteaz, etaez euskara jakitea. Bai medikuari eta bai er-tzainari hitz egin behar diodanean, ez dut nire hizkuntza eskubideen txartela atera nahi. Ez da bidezkoa. Eta zinez diot, ez daukadala inolako zalantzarik ertzainak profesional bikainak direnentz.

Baina ez dit balio entzuteak ETAren eraginez ertzainek ezin izan dutenik euskara ikasi. Ezin entzun dudan bezalaxe, ondare handiak dituzten familiek funtsak gaztelaniaz baizik ez dituztenik erostenedota urrezko Bikain erdiesten duten enpresak ageriagoan gelditzen direla zilarra ateratzen dutenak baino eta bezero ba-tzuengan pentsatuz, kasu batzuetan, hobe denik zilarra urrea baino.

Errealitate faltsuak sinestarazteko ze modu anker da hau?Errealitateari beti buztanetik helduta, zezenak buelta emateko moduan?

Ez dut inor ezagutzen euskara ikasteagatik, ezein kargu publiko, pribatu edo dena delako izanda ere, kargu hartu zaionik. Ingelesa edo frantsesa ikasten aritu garenean, eta klasean bizkartzainekin etortzen ziren diplomatikoak suertatu zitzaizkigunean, haien aurkakorik sumatu ez nuen bezalaxe.

Geure beldurrak eta gabeziak dira saltzen zailenak. Hartu ez ditugun erabakien ondorioak edo zuloak estali ezin ditugunak. Agi denez, benetan euskara ikasteko erronkari aurre egin eta astean 4 ordu horretara dedikatzea bezain.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120